Ø zenbaki ≠ kopuru
Zenbaki bakoitiak: 1, 3, 5, 7, 9, 11, 13, 15…
Digitu bakarreko zenbakia lortzeko egin behar den *biderketa-zenbakiari deritzo persistentzia.
Digitu bakarreko zenbakia lortzeko egin behar den biderketa-kopuruari deritzo persistentzia.
Ø aparailu ≠ aparatu, tresna
Filmak etxean ikusteko, DVD *aparailu bat erosi dut.
• Filmak etxean ikusteko, DVD aparatu bat erosi dut.
Euskaltzaindiaren Hiztegia:
aparailu 1 iz. Arrantza tresneria.
2 iz. Zamarien tresneria
Ø bikote ≠ bikotekide; (bikote-)lagun; kide
Lana lortzen dudanean, *bikotearekin biziko naiz.
• Lana lortzen dudanean, bikotekidearekin biziko naiz.
• Lana lortzen dudadean, neska-lagunarekin/mutil-lagunarekin biziko naiz.
Ez dakit non utzi dudan galtzerdi honen *bikotea.
• Ez dakit non utzi dudan galtzerdi honen laguna.
Ainhoa dut *dantza-bikote.
• Ainhoa dut dantza-lagun.
Euskaltzaindiaren Hiztegia:
bikote 1. iz. Bi lagunez osatutako taldea.
bikote 2. iz. Bi gauzak osaturiko multzoa
EHULKU
Poesia
Emeki
Emeok emeki egiten ditugu gauzak.
Emeki, inposatu izan zaigun gisara: poliki, leun, astiro, goxo.
Eme batek behar duen modura.
Gaur, beraz, emeki maiteko zaitut.
Emeki, baina nire modura, nire emetasunez.
Emeki, pasioz, indarrez, sutsuki;
arnasari deskantsatzeko betarik eman gabe maiteko zaitut gaur.
eMe taldearen musika. 2 2 Lau.