BIZTANLEGOA / BIZTANLERIA / BIZTANLEAK
Har dezagun "biztanle" hitza, eta hiru modutara jarri, multzoa adierazteko: "biztanlegoa", "biztanleria" eta "biztanleak". Zeinek adierazten ote du egokien multzoaren ideia?
Egokiena plurala erabiltzea litzateke: "biztanleak". Kontuz ibili behar da "-go" atzizkiarekin, beti bi adiera nagusi izan ditu eta: batetik, ofizioa ("artzaingoa", adibidez) eta, bestetik, nolakotasuna (esate baterako, "euskaldungoa"; euskalduntasunaren parekoa litzateke).
Zer gertatzen da? Azken urteotan beste balio bat eman diogula "-go" atzizkiari, eta adibiderik onena *"biztanlego" hitzan daukagu.
Alegia, multzoa adierazi nahirik ofizioa edo "-tasun"-a adierazten duen "-go" atzizkia erabiltzen hasi garela.
Horixe bera. "Biztanlego", adibidez, tradizioaren arabera, ulertezina da. Multzoa edo plurala adierazi nahi bada, askoz ere egokiagoa da "-eria" atzizkia; hau da, "biztanleria", eta ez "biztanlegoa". Baina, kontuz!; konponbidea ez da "-go" atzizkia dagoen lekuan, besterik gabe, "-eria" atzizkia jartzea, baizik eta, normalean, plurala erabiltzea.
Beraz, ez dugu esango "herri honetako biztanlegoa", baizik eta...
"Herri honetako biztanleak".
+ "Biztanleak", "biztanleria"
-* "Biztanlegoa"
BIDEOA
Norbaiti ulertzen duen hizkera batean
hitz egiten badiozu
bere burura doa, baina
bere hizkuntzan hitz egiten badiozu
bere bihotzera doa.
Kulturak bilakatzen du
gizaki bat pertsona,
eta hizkuntza da aldi berean
kulturaren agerpen pertsonalena.
Herri batek bere hizkuntza
maitatzen duen bitartean
bere askatasunaren zeinuak
gordetzen ditu.
Bideo honetatik jaso ditut aurrekoak:
Nire eguneroko hautua
Urtero Kontseiluak antolatzen duen "Euskaraz Bizi Nahi Dut" film labur lehiaketaren 2015eko edizioan, amateurren ataleko irabazlea.
Egilea: