MUGAGABEA NOIZ?
Euskaraz hainbat mezu mugagabean botatzen ditugu. Mugagabea, nolabait esateko, zenbakiz ezezaguna da, ez da ez singularra eta ez plurala. Beraz, inguruko erdarek ez duten zerbait da.
Baina, noiz erabili mugagabea?
Beno, bada, lau kasutan behintzat ezinbestekoa dugu.
Ø Hasteko, "zer", "zein" eta "zenbat" galdetzaileekin:
"zer liburu ekarri dituzu?".*"Zer liburuak ekarri dituzu?"...
Ø Bigarren, zenbatzaile zehaztugabeekin ere bai: "asko", "gutxi", "hainbeste", "zenbait", "makina bat",”edozein” eta abar.
"Edozein umek egin dezake".*"Edozein umeak egin dezake”
Ø Horrekin batera, zenbakiekin, jakina; zenbakiak zein diren ez dakigunean mugagabea erabili behar da.
"Lau ikasleek aurkeztu dute gaia"... Bai, noski, laurak ezagunak badira, esaldi zuzena da.
Baina, ezezagunak izanda, "Lau ikaslek aurkeztu dute" esan beharko dugu.
Ø Eta, azkenik, zenbait esaera berezitan ere erabili beharko da. Adb.: "eguzkitan", "izerditan", "uretara noa", "sutara bota"...
"zartagina sutan jarri duzu"."zartagina suan jarri duzu"...
Habe Ikasbil
Pasartea
Errekadu bat egiteko aitzakiarekin bizikleta hartu eta faroraino egin zuen ihes Luisa gazteak, askotan egiten zuen legez. Begirada itsasoa bukatzen zen lerroan jarrita, sakon hartu zuen arnasa. Begiak itxi zituen ondoren, kresalaren usaina hobeto hartzeko. Olatuek haitzen kontra jotzean sortutako danbatekoak entzun zituen, eta uraren parrastada ondoren. Burua atzerantz bota eta paparreko irekieran sartu zuen eskua. Lore bat atera zuen handik. Begiak ireki, lorea usaindu eta, haizeak gehien jotzen zuen momentuan, uretara bota zuen. Eta gero izen bat oihukatu zuen ozen, ipar-ekialderantz begira. Urkiolamendi itsasontzia arrantzan zebilen aldera begira.
HIZKUNTZA ETA GENEROA
Hizkuntza erabiltzeko aukeran generoak duen eragina aztergai
Euskara erabiltzeko edo transmititzeko hautuan generoak eragina duen argitzen saiatuko dira Aizpea Otaegi Mitxelena eta Jaime Altuna Ramirez Euskara eta generoa gurutzatzen direnean hitzaldian. Erantzuna baiezkoa da, generoak eragina duela, alegia. Hala aurreratu du Lorea Agirrek. “Gaur egungo Euskal Herrian dugun gizarte egitura ikusita, euskara non egiten den eta nork egiten duen begiratuta, ikusten da badagoela harremana generoarekin”.
Teoriaz eta praktikaz gain, datuak ere plazaratuko dituzte otsailaren 25eko saioan. “Euskararen kale erabilerari buruzko datuetan nabarmen ikusi da emakumeek gizonek baino gehiago egiten dutela euskaraz, hasi umeetatik eta helduetara. Eta Euskaraldian izena eman zutenen %70 emakumeak ziren”.
Hori guztia ez dela kasualitatea argituko dute hizlariek. “Neskei eta mutilei gizarteak exijitzen diena desberdina da”. Baiztapen hori arrazoitzen duten hainbat adibide jaso zituzten, duela bizpahiru urte, Elhuyarrek egindako ikerketa batean. Besteak beste, ikerketan jaso zuten amak transmititzen dien hizkuntzarekiko fidelagoak direla seme-alabak, aitak transmititzen dienarekiko baino. “Horren azalpena ez da harreman esoteriko bat dutela amekin; ez. Horren azalpena da amak garela gaur egun oraindik hizkuntza irakasten eta transmititzen dugunak, umeekin gaudenak eta haiek zaintzen ditugunak
https://bizkaia.hitza.eus/2019/01/25/emakume-eta-euskaldun-bitan-zapaldu/
Begitxo horiekin begiratzen zenidan
esanez bezala ‘ez zaitez joan'
eta ni zure gogoz berriz
Buelta ematerakoan
sentituz momentu oro nola
zure usaina nigandik badoan
Eskuak poltsikoetan eta
zure zaporea ahoan
Korapilatzen jarraitzen badugu
ez dugu jakingo nola askatu
Korapilatzen jarraitzen badugu
nola asmatu