ERDAL FORMULAK EUSKARAZ
Administrazioko hizkerak gogoko dituen formulek eta esapideek esaldi normalak ezkutatzen dituzte, nominalizazioen azpian. Formula horiek puztu eta luzatu egiten dute idazkia. Oro har ez dira beharrezkoak, eta ezinbestekoak badira, saiatuko gara euskaraz janzten. Hona hemen gehien erabiltzen direnak:
A causa de… *-(r)en kausaz
La bolsa ha bajado a causa del incremento del precio del petróleo.
Burtsak behera egin du, petrolioaren prezioaren *igoeraren kausaz.
Burtsak behera egin du, petrolioaren prezioak gora egin duelako.
Petrolioaren prezioak gora egin duenez, burtsak behera egin du.
Petrolioaren prezioak gora egin du; horregatik / horren eraginez egin du behera burtsak.
A condicion de…*(r)en baldintzapean
Se podrán conceder ayudas a condición de presentar las solicitudes antes del 31 de diciembre.
*Diru-laguntzak eman ahalko dira, eskaerak abenduaren 31 baino lehen aurkeztearen baldintzapean.
Diru-laguntzak eman ahalko dira, baldin eta eskaerak abenduaren 31 baino lehen aurkezten badira.
Diru-laguntzak emateko / emango balira, abenduaren 31 baino lehen aurkeztu behar dira.
A consecuencia de…*(r)en ondorioz
A consecuencia de las renuncias presentadas, se ha modificado la lista de aspirantes.
*Aurkeztutako ukoen ondorioz, aldatu egin da izangaien zerrenda.
Batek baino gehiagok uko egin duelako, aldatu egin da izangaien zerrenda.
Pasartea
Arggg, puaj!
Kalean zoazela, trumoia tximistaren ondoren heltzen den bezala (baina alderantziz), eztarriko zarata batek iragartzen du askotan listua botatzeko ekintza badatorrela. Bi fase (eztarritik jaso eta ahotik bota) eta bi soinu (argggg, puaj). Begiratu gabe ere, soberan dakizu zure alboan zer gertatzen ari den. Aitortu behar dut batzuetan begirada haserre bat botatzen diedala egileei, baina esango nuke maiz ez dakitela nire keinu txarra zertara datorren…
Hizkuntzak piztu