Nola adierazi gaztelaniazko “por”?
Denok dakigunez, gaztelaniaz ez bezala, euskaraz ez daukagu preposiziorik. Hori dela eta, askotan zalantzak izaten ditugu zerbait adierazteko.
Ø Errua leporatzeko:
Zuregatik (=por tí) lortu nuen lana, zuk lortu zenidan, alegia.
Zuregatik (=por tí, por tu culpa) zigortu naute.
Maitasunarengatik (=por amor) dena egiteko prest dago.
Ø Lekua adierazteko:
Hor nonbait (=por ahí) ibiliko da nagusia, auskalo non!
Igandero mendian (por el monte) ibiltzen naiz (ez *menditik).
Hemen (por aquí) dena ondo, eskerrik asko (ez *hemendik).
Ø Denbora adierazteko:
Goizez, arratsaldez eta gauez (=por la mañana…) egiten dute lan Osakidetzan.
Gauez (=por la noche) itxita dugu euskaltegia.
Ø Egilea adierazteko:
Informatikoak (= El problema ha sido resuelto por el informático) konpondu du arazoa.
Amaiak (=dicho por Amaia) esanda jakin genuen.
Bihotz handiegia Eider Rodriguezek (=por Eider Rodriguez) idatzitako azken liburua da.
Eider Rodriguezek irabazi du Euskadi literatura saria,
Bihotz handiegia lanagatik. Haur eta Gazte Literaturako saria ere eman diote, Santa Familia (Ikastolen Elkartea) komikiagatik.
Ø Bitartekoa edo modua adierazteko:
Postaz / postaren bitartez / bidez (=por correo) bidali ziguten gonbita-txartela.
Gurasoek gutunez / gutunen bitartez / bidez (=por carta) ezagutu zuten elkar.
Ø Kausa adierazteko:
Uholdea dela eta (=por / a causa de), saldu behar izan zuten denda.
Sutea dela eta (=por / a causa de), etxerik gabe geratu ziren.
Elurra dela eta (=por / a causa de), mendatea itxita egongo da.
Ø Prezioa / ordainketak adierazteko:
Hogei euro emango dizkizut tomateen truke (=por).
Zenbat ordaindu duzu irakasgelako mahaiaren truke? (=por).
Ø Bestelakoak:
Gutxienez (=por lo menos).100 euro balio du jantziak.
Denon izenean (=por todos…) hitz egiten dut.
Euskararen Kukua. Osakidetza
Artikulua eta bideoa
Ofizialki maratoi batean parte hartu zuen lehen emakumezkoa da Kathrine Switzer. 1967ko apirilaren 19an izan zen, Bostonen. Gaur egun, korrika segitzen du, eta '261 fearless' elkarteko burua da. Emakumeak korrika eginez ahalduntzea du helburu.
1967ko apirilaren 19a. Zer esanahi du data horrek zuretzat?
Ofizialki maratoi bat korritu zuen lehen emakumea bihurtu nintzen eguna da. Egun horrek goitik behera aldatu zuen nire bizitza. Baina ez nirea bakarrik, baita milaka emakumerena ere. Ez nuen Bostongo maratoia korritu historia egiteko. Baina lasterketa arduraduna, Jock Semple, oldartu egin zitzaidan. Artean, emakumeek ez zuten Bostongo maratoia korritzen; ez, behintzat, dortsalarekin. Beraz, lasterketa uztea nahi zuen. Baina bizitzako erabakirik garrantzitsuenetako bat hartu nuen: lasterketa amaitzea.
Elkarrizketa osoa HEMEN