1994an, Gotzon Garatek idatzitako bi artikulu argitaratu zituen Administrazioa Euskaraz aldizkariak: Egungo egunean egiten diren huts nabarmenenak, I eta II. Bertan, ahozko komunikazioari loturiko 39 huts jasotzen zituen egileak.
26 urte beranduago, jarraitzen dugu zerrenda horretako akats batzuk egiten. Honatx lehenengo artikuluan aipatzen diren zenbait huts:
Artikulua
Euskara berria
Euskara berria egiten ari gara. Geure gurasoek egiten ez zuten euskara.
Ezin esan euskara berria lehengoa baino txarragoa denik. Hizkuntzak ez dira onak edo txarrak. Elkar ulertzeko balio badute, beharrezkoena egiten