AUKERA IZAN
Zerbait egin ahal izateko modua edo abagunea izatea adierazten du, "onuragarria" askotan. Ez da nahasi behar probabilitate edo hipotesi kontzeptuekin.
MODUAN IZAN (EGON) eta MODUA IZAN (EDUKI)
Antzekoak dira, baina ez dute gauza bera ematen aditzera:
Argiago ikusten da adibideotan:
ARTIKULUA
Iruditzen zait oroitzapen hauek beste garai batekoak baino, lurralde urruti batekoak direla…
(…) Garai hartan marmorezko harraska grisean bainatzen ninduen amak ikatzezko txapan berotutako urez, belaki marroiaz eta La Toja xaboiaz.
Aitite siestara joaten zen arrastiro "Ameriketara noa!" esanez. Aititeren ohepean ez zen oriñela falta eta osasuna makaldu zitzaionetik neurea izaten zen ontzia husteko lana Ameriketatik itzultzen zenean.
Gure etxepean etxetresna elektrikoen denda bat ere bazegoen eta bertako erakusleihoan ikusi nuen lehen koloredun telebista. Sudurra kristalari itsatsita ikusi nituen Franco-ren hil-kaperatik pasatzen ari zen jende ilara amaigabearen irudiak.
Osorik irakurtzeko: http://blogak.com/jozulin/atzerrian-bizi-naiz
BIDEOA
15 minutuko bideoa da, baina tarte bat daukazuenean, ikusi.
Maixux Rekalde: “AFAGIra joan eta terapia euskaraz ez zela ohartu nintzenean, altxa eta ospa egin nuen”
“Maixux egunero euskaraz bizitzeko hautua egin duen herritarra da, baina Alzheimer gaitza duela jakin eta Afagi elkartera terapia bila joaten denean, saioak gaztelaniaz soilik direla ohartzen da. Arreta euskaraz jasotzeko eskubidea urratzen diotenean nahigabea, amorrua, inpotentzia sentitzen du, baina horren guztiaren aurrean errebelatu egiten da euskaraz bizi ahal izateko”.