HEZI aditza NOR-NORK formako aditz arrunta da ("hezi du", ez *"hezi dio"): hezi, hez, hezten (du); *hezitzen.
*Umeei ondo heziko badiegu, arreta eta denbora eskaini behar diegu.
Umeak ondo heziko baditugu, arreta eta denbora eskaini behar diegu.
*Haurrei txiki-txikitatik hezi behar zaie telebista ikusteko.
Haurrak txiki-txikitatik hezi behar dira telebista ikusteko.
*Eskola horretan oso ondo hezitzen diete ikasleei.
Eskola horretan oso ondo hezten dituzte ikasleak.
Informazio guztia, HEMEN.
Aipuak, erleak
“Erlea gure planetaren gainetik desagertuko balitz,
gizakiok lau urte besterik ez genuke bizitzeko; erlerik
gabe polinizaziorik ez, belarrik ere ez, ez animaliarik,
ez eta gizakirik ere.”
Albert Einstein
Erleen hizkuntzaz
–O Atsolili –esan zuen Alicek, brisarekin kulunkatzen ari zen bati zuzenduz–, zuk hitz egiterik izatea gustatuko litzaidake!
–Badugu hitz egitea –esan zuen Atsolilik–, solaskide egokia izanez gero.
Lewis Carrol. “Ispiluan barrena eta Alicek han aurkitu zuena.”
Abestia
Aurtengo Adarra saria, Anarirentzat