Izen neurgaitzekin zenbaterainoko, norainoko, hainbesteko…izenlagunak erabili behar dira, eta ez zenbat, hainbeste…
*Zenbat indar dauka? Zenbaterainoko indarra dauka?
*Zenbat interes daukazu? Norainoko interesa daukazu?
*Ez du hainbeste hotz egiten. Ez du hainbesteko hotzik egiten.
Izen zenbakarriak/ izen zenbakaitzak
*Bero asko egiten du hemen. Bero handia egiten du hemen.
*Gose asko dut. Gose handia dut.
*Beldur asko zioten. Beldur handia zioten.
*Denbora asko eraman dit hori egiteak.
Denbora luzea eraman dit hori egiteak.
*Zenbat hotz egiten duen gaur, e?
Nolako (Zelako, Zer) hotza egiten duen gaur, e?
*Zenbat interes daukazu horretarako?
Zenbate(raino)ko interesa daukazu horretarako?
Nolako interesa daukazu horretarako?
Atzoko mezuan akats bat.
Zuetako batzuek aipatu zenidaten akats bat zegoela atzoko mezuan:
*Gose asko dut. Gose handia dut.
Hobeto esatea: Gose naiz, edo Goseak nago
Eskerrik asko
PASARTEA
Bazkalorduan, gaur ez naiz oso eroso sentitu. Ez dut batere atsegin gutxi jaten dudala oroitaraz diezadaten; ez dut batere atsegin bidailagunen aurrean hitz egin, eta neure burua zuritzen ibili behar izatea. Eta, gaur, Adelak denen aurrean oso argal nagoela eta gutxiegi jaten dudala nabarmentzeaz gain, Rubeni egiten ari nintzaion igarkizuna denen aurrean egitea proposatu dit...
- Aukera ezazue bat eta bederatzi arteko zenbaki bat –hasi naiz azkenean desgogara–. Biderka ezazue bederatzirekin. Atera zaizuen emaitza zenbaki bikoa bada, esate baterako 33, gehitu itzazue bi zifra horiek: 3 gehi 3 alegia. Emaitza zenbaki bakarrekoa atera zaizuenok, berriz, gogoan atxiki besterik ez duzue. Orain, denok zifra bakarreko zenbaki bat dugula, kendu diezaiogun 5. Ariketa xume hori egin izan dudan gehienetan bezala, jendea nahasten hasi da eta, doi bat lotsagorritua eta denak begira nituela, berriro ere esplikatzen hasi behar izan dut. Baina noizbait amaitu, eta honela jarraitu dut:
–Orain, atera zaizuen zenbaki horri egoki iezaiozue alfabetoko letra bat, esate baterako, 6 atera bazaizue, a, b, c, d, e, eta f. Beraz, orain letra bat izango duzue zenbakiaren ordez eta nik orain galdera bat egingo dizuet –ekin dut–, baina erantzuna zuen golkorako gorde behar duzue: Pentsa ezazue letra horrekin hasten den Europako nazio baten izena.
–Eta pentsatzeko tartetxo bat utzirik–: Orain egin alfabetoan letra bat aurrera, lehen f atera bazaizue, g letrara egin salto eta erantzun azkar bigarren galdera honi: Pentsa ezazue letra horrekin hasten den Afrikako animalia baten izena. (…)
Patxi ZUBIZARRETA. Jeans-ak hozkailuan. ALBERDANIA, 2000. 135-137. orr.
HITZAK ETA KOLOREAK