-Z GERO
1. Kasu guztietan -(E)Z GERO idatziko dugu:
Hori eginEZ GERO.
Hori egin duzunEZ GERO.
2. Orduekin, eta oro har denbora posposizio gisa, EZKERO
ere idatz daiteke. Beraz, kasu honetan ondo daude:
HamarrEZ GERO/ hamarrak EZKERO
ZortziEZ GERO / Zortziak EZKERO
San FerminEZ GERO / San Ferminak EZKERO
AtzoZ GERO / Atzo EZKERO
3. HONEZKERO, HORREZKERO eta HARREZKERO aditzondoak, era horretan idatziko dira, horrela erabili baitira euskararen literatura tradizioan, nahiz horrezkero aditzondoaren maiztasuna beste biena baino askoz ere apalagoa den.
Lana HONEZKERO amaituta egongo da.
HORREZKERO etxera joango gara.
Istripu bat izan zuen eta HARREZKERO ez da ohetik altxatu.
Iritzia
Ganix Esnaola fisikaria, Euskal Herriko klimari buruz
Baina «kontuz ibili behar da: klimaz hitz egiten da gauza estatikoa balitz, baina oso gauza dinamikoa da». Esaterako, neguko depresio fronte guztiak leku beretik datoz Euskal Herrira, meteorologoek ekaitzen bidea deitzen dioten horretatik, haize nagusiek bultzatuta. Bizkaiko golkotik iparrera dago bide hori, eta horregatik ipar-mendebaldeko haizeak ekartzen du euria Euskal Herrira. «Klima aldaketaren berotzeagatik bide hori lekuz aldatuko balitz, apur bat iparralderago, esaterako, orain etortzen zaizkigun fronteak pasatzeari utziko liokete, eta horrek sekulako aldaketa ekarriko luke gurera», esan du Esnaolak. Baina adibide hori erreala ote den, hau da, benetan gerta daitekeen galdetuta, «erantzutea oso zaila eta arriskutsua» dela erantzun du fisikariak. Sistema dinamikoa eta konplexua denez, berotze orokorrak eragin dezake gune bat hoztea, paradoxa ematen badu ere. Nazioarteko aurreikuspenen ereduak hartzea eta Euskal Herrian zer espero den proiektatzea oso zaila da, zientzialariaren arabera.
http://www.berria.eus/paperekoa/1841/046/001/2017-09-16/erantzuna_haizean_dago.htm