Partizipioa atribuzio-perpausean
(itxia(k)/itxita/itxirik;
irekia(k)/irekita/irekirik;
ikusia(k)/ikusita/ikusirik;
nekatua(k)/nekatuta/nekaturik)
Euskaltzaindiak ez du eman arau berariazkorik. Gramatiketan, estandarrerako, gomendio hauek proposatzen dira atributuko aditz-partizipioari buruz:
Ø EGON eta EDUKI aditzekin TA/-IK atzizkiak hartuz edo -A(k) artikulua hartuz jokatzea:
NekatuTA / nekatuRIK / nekatuA(k) nago/gaude;
IkusiTA / ikusiRIK / ikusiA(k)dau(z)kat;
ItxiTA / itxiRIK / itxiA dago...
*Nekatutak gaude. *Ikusitak dauzkat eta gisako formak okerrak dira (> Nekatuta gaude. Ikusita dauzkat). Adberbioak direnez, ez dira aldatzen, ez dira ez singular ez plural.
Ø IZAN (eta ukan) aditzarekin, berriz, -A(k) artikulua hartuz jokatzea. Bi xehetasun:
- Ez dute -TA aukera baliatu ohi:
nekatuA naiz, ikusiA(k) d(it)ut, ikusiA naiz / ikusiAk gara...
*Nekatuta naiz. Nekatua naiz (+ nekatuta/-ik/-a nago).
*Film hori ikusita dut. Film hori ikusia dut (+ ikusita/-ik/-a daukat).
*Salduta ditu liburu guztiak. Salduak ditu liburu guztiak (+ salduta/-ik/-ak dauzka)
*Nekatuta naiz dagoeneko. Nekatua naiz dagoeneko (+ nekatuta/-ik/-a nago).
- Euskalki gehienetan, -ik aukera ere ez da baliatu izan ohi:
?Nekaturik naiz.
?Film hori ikusirik dut.
- Baina erabiltzen da zubereraz (eta egungo idazle askok ere bai): nekaturik naiz, eginik dut...
Batzuk biluzirik ziren.
Eriturik zen hura, eta ni ere hala nengoen arimaz.
Hausnarketa
Zer sentitzen da zaharra zarenean?
Lehengoan gazte batek galdetu zidan:
Zer sentitzen da zaharra zarenean?
Asko harritu ninduen galderak, ez bainaiz zaharra sentitzen. Nire erreakzioa ikusi bezain pronto atsekabetu zen gaztea, baina berehala adierazi nion galdera interesgarria zela. Eta, buelta batzuk emanda, erabaki nuen zahartzea opari bat dela.
Batzuetan, ez dut ezagutzen ispiluak erakusten didan hori. Haserretzen naiz zimurrak, begizuloak, zelulitisa…ikustean, baina berehala ahazten ditut.
Naiz…izan nahi dudan hori naiz.