Euskara Batuaren ahoskera zaindua (EBAZ) ahozko hizkuntza estandarra izango da, alegia hiztun ororen erreferentzia tresna, hizkuntzaren maila formaletan erabili beharko dena. EBAZ ez da orain arteko hizkeren ordezkotzat hartu behar, osagarritzat baizik.
Adibidetzat, J letraren ahoskera zaindua ekarriko dugu gurera:
Ø <j> letraren euskarazko ahoskera oinarrizkoa <y> da eta hori da hizkera zaindurako hobesten den ahoskera oro har.
Ø <j> hitz hasieran
<j> hitz hasieran <y> ahoskatuko da (hala nola jateko yateko, jokalariak yokalariak). Badira [x] belarraz ere ahoska daitezkeen hitzak. Hitz horietako batzuk hizkera maila zainduetan gertakortasun urrikoak dira, beste batzuk (Heg. marka daramatenak) Hegoaldean erabiltzen dira (hala nola jertse, jipoi, jira).
Ø <j> hitz barruan
<j> hitz barruan gertatzen denean, <y> izango litzateke ahoskera zainduena. Hala ere, gaurko egoera kontuan izanik, Hegoaldeko [x] belarra (gazt. jamón) eta Iparraldeko <ζ> sabaiaurrekoa ere (fr. jambon) onartzen dira hizkera zainduan garaje, ijito bezalako hitzetan.
http://www.euskaltzaindia.eus/dok/eaeb/arauak/Araua_0087.pdf
“–Nahikoa da, jakina. Nahikoa da etxeko lanak beti egiten badituzu. Agian gero nota onak aterako dituzu batxilergoan. Nahikoa da ikasi eta lortzen baduzu beste hogeita hamar ikaslerekin batera, eta bizitzari ez badiozu ezer eskatzen. Tira, hemen gelditu eta dendan ogi txigortua erosi nahi baduzu, eta zure asteko momenturik onena indioilar xerratuaren eskaintza baldin bada, orduan bai, nahikoa eta sobra –esan zuen Majak.
–Zer nahi duzu zuk orduan? –Karl-ek kopeta zimurtu zuen.
–Igerileku bat, lorezain bat eta nire Ferrarirekin jende txungoa harrapatzea.”