AUKERA IZAN
Zerbait egin ahal izateko modua edo abagunea izatea adierazten du, "onuragarria" askotan. Ez da nahasi behar probabilitate edo hipotesi kontzeptuekin.
· EZ: Teilatua jausteko AUKERA dago.
o BAI: Teilatua jausteko arriskua dago.
o BAI: Teilatua jausi daiteke.
· EZ: %10eko AUKERA dago ebakuntza ez gainditzeko.
o BAI: %10eko probabilitatea dago ebakuntza ez gainditzeko.
· EZ: AUKERA bi ditu Realak: partida galdu eta zuloan sartu, edo irabazi eta suspertzen hasi. (Aukera izatekotan, irabaztea hautatuko lukete)
o BAI: Gauza bi egin ditzake Realak: partida galdu eta zuloan sartu, edo irabazi eta suspertzen hasi.
· EZ: Minbizidun emakumeen alabek AUKERA gehiago dute gaitza garatzeko.
o BAI: Errazago garatuko dute gaitza.
o BAI: Probabilitate handiagoa dute gaitza garatzeko.
EITBko hizkuntza irizpideak
Iritzia
«Emakume batek bakarrik bidaiatzen duenean, osasungarria da kontuz ibiltzea. Baina beldur itsua ez da osasuntsua».
Mundu osoko emakumeok badakigu zer den zaurgarria izatea kalera bakarrik ateratzen garenean. Bidaiatzen dugunean, are zaurgarriagoak gara, inguru ezezagunetan gaudelako eta helburu errazak izan gaitezkeelako. Emakume bidaiari orok arreta jarri behar du inguruan, eta hori zaindu. Baina hori gehiegi egiteak poztasun espontaneo asko galtzea ekar dezake. Oreka ez da erraza; arreta jarri behar da, baina, aldi berean, irekia izan. Nire senean konfiantza izateak funtzionatu zidan.
Euskaltzaindiaren arauak errepasatzeko ariketa orokorrak, HEMEN