Behar dena eta beharrezkoa
Beharrezko izenlaguna ondo erabilita dago, necesarios edo pertinentes + izena esateko?
Beharrezko izenlaguna eta behar(rezko) d(ir)en erlatiboa baliokide izan daitezke, baina zaila dirudi izenlagun moduan erabiltzen den kasuan ezker-osagarririk hartzea.
Halakoetan behar(rezko) d(ir)en erlatibora jo beharko da:
EZ:
BAI
Halakoetan, BEHAR(REZKO) D(IR)EN erlatibora jotzea gomendatzen da
Itzulpen- eta berrikusketa-irizpideak / Erabakiak eta gomendioak IZO (Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala) Eusko Jaurlaritza
Pasartea
Haruki Murakami literatura-sariei buruz
Batek erosten duenean bi mila yen (hogei euro) inguruko liburu bat, irakurtzeko asmoarekin erosten du. Bihotzez eskertzen diet keinu hori nire irakurleei. Horren aldean…Beno, ez dago zertan konparatu ezerekin.
Denboran irauten duena hurrengo belaunaldientzat obrak dira, ez sariak. Ez dut uste jende askok gogoratuko duenik nork irabazi zuen Nobel Saria duela hiru urte, edo zein obrak irabazi zuen Akutagawa Saria duela bi urte. Zuk gogoratzen al duzu? Aitzitik, obra bat benetan ona baldin bada, denek gogoratuko dute, eta, horrela, denboraren joana gaindituko du. Nori zaio axola gaur egun Ernest Hemingwayk Nobel Saria irabazi ote zuen (irabazi zuen), edo Jorge Luis Borgesek irabazi ote zuen? (irabazi al zuen?). Literatura-sariek zuzendu dezakete jendearen arreta obra jakin batzuetara, baina ez die bizitzarik emango. Ez dut ezer berririk asmatzen hau esatean.
“De qué hablo cuando hablo de escribir”
Haruki Murakami