Komaren garrantzia
Zer moduz Mikel? / Zer moduz, Mikel?
Bi esaldi hauek, itxuraz oso antzekoak badira ere, esanahiari dagokionez zeharo ezberdinak dira:
· Zer moduz Mikel?
· Zer moduz, Mikel?
1. Nori idatziko zenioke “Zer moduz Mikel?” esaldia?
a) Zure lagun Mikeli, gutunaren hasieran.
b) Beste lagun bati, Mikelez galdetzeko.
2. Noiz idatziko zenuke “Zer moduz, Mikel?” esaldia?
a) Mikeli gutuna idaztean, hasierako agur moduan.
b) Mikel ez den beste bati, Mikeli buruz galdetu nahi diozunean.
3. Mikeli mezu bat idaztean, zein erabiliko zenuke?
a) Zer moduz Mikel?
b) Zer moduz, Mikel?
Erantzun zuzenak: 1b, 2a, 3b
Horregatik guztiagatik, ez dira zuzenak gutun, mezu edota ohar batzuen hasieretan irakurtzen ditugun “*Kaixo Uxue:” eta tankerakoak.
“Kaixo, Uxue:” erabili behar dugu.
Behin, komen inguruan gogoeta eragiteko eta, bidenabar, irribarre txiki bat sorrarazteko, ondoko izenburua zuen mezu bat heldu zen nire postontzira: Koma batek zenbait haurren bizitza salba dezake. Hauek ziren esaldiak:
· Haurrak jatera etor zaitezte!
· Haurrak, jatera etor zaitezte!
http://eibz.educacion.navarra.es/blogak/akatsak/2013/06/07/zer-moduz-mikel-zer-moduz-mikel/
Artikulua
Begira zer esan zion Bilintxek andregai bati. Zail egingo zaizue batzuei dena ulertzea, baina merezi du:
“Noiz iritxiko ote da eguna nerea izango zaitutana!
¡A zer kuidaduakin gobernatuko zaitutan! ¡A zer bizi-modutxua eman biar dizutan! ¡A zer alegiñak egingo ditutan zu kontentu irukitzeko!
Mayian zu izango zera lenbizi serbitua. Zuretzako izango da gauzik onen guziya.
Esnea degunean zuretzako tela, mamiya degunean zuretzako gaña, eta sagarrak, udariak, muxikak edo zerbait orlako degunean, zuretzuko piñenak, zuretzako aundiyenak, zuretzako ederrenak. Eta intxaurrak ditugunean, nik puskatuko ditut, eta azalak atera ta mamiyak jarriko dizkizut aldamenean; eta gaztañak ditugunean, nik txurituko ditut zuk jan bear dituzunak.”
https://zuzeu.eus/kultura/gizonezkoaren-maitasuna-esajeratua-denean/
Eta bide beretik jarraitzeko, Mikel Markezen “Zure begiek”
Artikulua
Ba al dakizu zer den Irakurketa Erraza? FEVAS-Plena Inclusión Euskadi Elkarteak horrela definitzen du: “Irakurketa Erraza, irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonek ulertzeko moduan idazteko erabiltzen den metodologia da. Irakurketa Erraza beharrezkoa da, aurreikuspenen arabera biztanleen %30ek irakurtzeko zailtasunak dituelako; irakurtzeko aukera ematen duelako, aitortutako eskubide gisa; eta irakurtzea ideiak, pentsamenduak eta esperientziak konpartitzeko aukera ematen duen plazera delako”. Irakurketa Erraza tresna bat da urritasuna duten pertsonak ingurune fisikora, garraiora, informaziora eta komunikazioetara baldintza berberetan iristeko aukera eta eskubidea ziurtatzeko. Irakurketa-demokraziaren eta irakurketa bidezko gizarte-integrazioaren printzipioak ditu oinarri. Irakurketa Erraza irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonei zuzenduta dago.
Hortaz, ez dugu nahastu behar beste kontzeptu batekin: hizkera argia. Honek zera ahalbidetzen du: behar den informazioa erraz aurkitzea; behar den informazioa zailtasunik gabe ulertzea; eta erabakiak jakinaren gainean hartzea. Lectura Fácil- Irakurketa Erraza elkarteak bultzatuta eta honekin lankidetzan, euskal administrazio publikoak hasi dira pixkanaka herritarrentzako materialak Irakurketa Errazera moldatzen eta baita ere hizkera argiaren printzipioak kontutan hartzen. Esaterako, 2019. urtean Eusko Jaurlaritzak berriz argitaratu du Zer egin emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean? gidaliburua, hizkera argira eta irakurketa errazera egokituta. Logotipoez eta piktogramez baliatzen dira irisgarritasuna eta ulergarritasuna indartzeko. Gidaliburu bakoitza sei hizkuntzatan argitaratu da: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, arabieraz, portugaleraz eta errumanieraz. Gainera, Braille sisteman ere argitaratuko da ikusmen-dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat, eta aztertzen ari dira pertsona gorrentzat zeinu-hizkuntzan eta testuak irakurtzeko eta/edo ulertzeko arazoak dituztenentzat audio-formatuan grabatzeko aukera ere.
• Gidaliburua euskaraz irakurketa erraza formatuan deskargatu
• Gidaliburua euskaraz hizkera argia formatuan deskargatu
Arazoak badituzu, Chromen deskargatu.
June Fernández
Pikara Magazine