Nola esan OJALÁ euskaraz?
- ahal...!
- oxala!
- nahiago nuke... ba-
- araiz (Ipar.); baldinbaitere (baiezko esaldietan)
¡ojalá te rompas una pierna!: hanka bat hautsiko ahal duk/dun!
¡ojalá hablaran así! oxala horrela mintzo balira!
¡ojalá no te escriba ninguna carta!: ez ahal dizu eskutitz bakar bat ere idatziko!
¡ojalá pudiera ir!: nahiago nuke joaterik banu!
¡ojalá venga pronto!: nahiago nuke laster etorriko balitz!
¡ojalá (que) no llueva!: ez dezala euririk egin!
¡ojalá (que) venga!: baldinbaitere etorriko ahal da!
Nola esan OJALÁ euskaraz?
- ahal...!
- oxala!
- nahiago nuke... ba-
- araiz (Ipar.); baldinbaitere (baiezko esaldietan)
Artikulua
Euskarazko hazia, lore erdaretan
Irail amaierarako plan ezin hobea izan daiteke. Hartu Goierri Valley-n egindako autobusa, eta joan Bermeo Tuna World Capital-era. Erosi garagardo parea Izaro Irish Pub-en, eta gozatu estropadez, moila gainean eserita. Ziur traineruren batean badagoela BAT Basque Team-en dabilen arraunlariren bat, eta agian Go Fit Hondarribiak irabaziko du estropada. Kirola atsegin ez bada, gertu dago Urdaibai Bird Center. Iluntzean, Gipuzkoara joan eta Basque Culinary Center-en afaldu ostean osteratxoa egin daiteke Donostiara, San Sebastian Region-en zer aurkituko.
Puri-purian jartzen ari da ingelesezko izenak jartzeko ohitura. Azkenaldian, Euskal Herriko Itzuliaren eta Donostiako Zinemaldiaren aldaketek sortu dute kalapita. Lehenak izena aldatu eta Itzulia Basque Country erabiltzen hasi da, eta bigarrenak irudia aldatu eta SSIFF siglak erabiliko ditu aurrerantzean (…)
Osorik, HEMEN
Jon Ander de la Hoz. Berria
Bideoa