SINGULARRA eta PLURALA
Izen abstraktu batzuekin, gaztelaniak plurala ohi duen hainbat kasutan,
euskarak singularra du berezko (pluralak desegokiak dira):
*Banituen esperantzak. Banuen esperantza
*Min hartzeko arriskuak areagotu egiten dira
Min hartzeko arriskua areagotu egiten da
*Sintomak: arnasa hartzeko zailtasunak, mina...
Sintomak: arnasa hartzeko zailtasuna, mina...
Esapide batzuetan okerra da plurala:
*Banituen zu ikusteko gogoak Banuen zu ikusteko gogoa
Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Patxi Petrirena
PASARTEA
Gurasoak isilik zeuden ordurako. Bakeak eginda edo haserre, baina hitzik egin gabe. Isiltasunak berdintzen ditu haserrea eta bakea bi-biak. Ez zuten errieta askorik egiten, denbora asko pasatzen zuten isilik, baina horrek ondo konpontzen zirela esan nahi du? Ez dakit. Bikote baten elkarbizitzak errezela bat du beti erdian, bataren zein bestearen pentsamendu eta sentimendu benetakoak ezagutzea galarazten duen muga iraganezina. Nola ulertu errezelaren beste aldekoaren erreazkioak eta sentimenduak ez dakigu-eta geure propioak ere ulertzen eta zehazten?
Ihes betea
Anjel Lertxundi
Hiztegia kontsultatu hemen
ADITZAK
Pepi eta Joxe, euskaldun peto-petoak, euskal aditzak ahoskatu nahian.