Ondo al dago “Bihar joanGO banaiz”?
Baldintzazko esaldi arruntetan ez da bereizten etorkizuneko marka.
*Bihar joango banaiz, ikusiko zaituztet futbol zelaian
Bihar joaten banaiz, ikusiko zaituztet futbol zelaian.
*Alkohola hartuko baduzu afarian, ezin izango duzu gidatu.
Alkohola hartzen baduzu afarian, ezin izango duzu gidatu.
*Datu horik bakarrik hartuko badituzu kontuan, emaitza okerra izango duzu.
Datu horik bakarrik hartzen badituzu kontuan, emaitza okerra izango duzu.
Beraz, baldintza errealetan, ez da futuro-marka erabiltzen, nahiz eta esanahia etorkizunekoa izan.
_____________________________________________________________
Baldintzazko formak etorkizuneko markarekin erabiltzea badago, baina bere esanahia ez da baldintzazkoa, helburuzkoa baizik.
Lanera garaiz HELDUKO BAZARA, goiz esnatu beharko duzu.
Hau da, lanera garaiz heldu behar baduzu, goiz esnatu beharko duzu.
Nahitaezkoa zait hau ostiralerako bukatzea, asteburuan mendira JOANGO BANAIZ.
Hau da, asteburuan mendira joan BEHAR edo NAHI BADUT, derrigorrean bukatu beharko dut lana hau ostiralerako.
Euskara osasuntsu eta sendo EGONGO BADA, bere osotasunena landu eta erabili behar da.
Euskara sendo eta osasuntsu EGOTEA NAHI BADUGU, EGON BEHAR BADU …
EHULKUren aholkuak
Iritzia
Ama hizkuntza edo lehen hizkuntza?
Otsailaren 21ean izan zen ama hizkuntzaren nazioarteko eguna, eta horren harira, hausnarketa bat egitea komeni zaigula uste dugu. Lehen hizkuntza pertsona batek jaiotzetik ikasi duen hizkuntza da. Ama hizkuntza esan zaio betidanik, baina garaiak aldatu dira. Gaur egun, zuzenagoa da lehen hizkuntza esatea ama hizkuntza baino.
Itziar Idiazabal EHUko UNESCO katedradunak 2015ean esandakoak ekarriko dugu gurera: “gaur egun, ama ez da izaten derrigor hizkuntza transmititzen duen bakarra. Horregatik, zuzenagoa da lehen hizkuntza terminoa erabiltzea”.
Kike Amonarrizen Tribuaren berbak programan ondo adierazten da gai hau.
Chrome edo Firefox erabili