XARMA
(1) iz. (Ipar.) 1. Lilura, norbait edo zerbait erakargarri egiten duen nolakotasuna.
2. Sorginkeria. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz. Ipar. [erakartzen, atsegina sortzen duen zeraren nolakotasuna] enkantu, xarmantasun (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es (1) encanto, atractivo, carisma (2) hechizo, maleficio, encanto
fr (1) charme, séduction, attrait, fascination
en (1) charm; attraction (2) spell
http://euskaljakintza.com/gaurkohitza/xarma#sthash.UjKXxGC0.dpuf
XARMA hitzak berak badu bere xarma punttua. Hitzean bertan darama ixa xuabe eta goxo hori, belarrira xuxurlatzen dizuna. Xuxurla xarmant eta xuabea, xarmaren ixarena.
Poesia
Esango didazu ez dela egia, baina batzuetan ematen du
mundua geratu egiten dela. Bira egiteari utzi eta,
gurekiko behingoz abegitsu eta gaztigu eginez bezala,
une hori luzatzen digu betiko.
Esango didazu gehiegikeria dela nirea,
eta esaten ditudanak ez direla hain muntako,
hain berebiziko, beste gertaera batzuen aldean.
Baina uztaileko arratsalde hartan,
oraindik gazte, oraindik herabe,
etxekoak zelai hartan futbolean ikustean,
neska koskor ala nagusi izan,
orduan konturatu nintzen,
gutxi barru gutariko batzuk,
eta baita lekua bere ere,
desagertu egingo zirela.
Ez zen egun hartan ezer berezirik gertatu
baina une hura,
esnezko erle eta argizarizko zelaien eguna,
bakarra izango da niretzat.
Kirmen Uribe
PASARTEA
Amamak biloba Bertari...
“(…)Bost segundo egon zen arnasa hartu gabe. Bost segundo eterno. Hilda zegoela pentsatu zuen zure aitxitxak. Bost segundo haietan egin nizkion Jaungoikoari promesa guztiak, ez nintzela kexatuko, ez nuela gezurrik esango, ez nuela etxetik alde egingo, ez nuela suizidioan gehiago pentsatuko, ez nituela azazkalak jango, ez nituela bizilagunen eskutitzak hartuko, ez nintzela masturbatuko Olofengan pentsatzen, ez nintzela masturbatuko, ez nituela ni baino ederragoak zirenak madarikatuko, ez nituela geranioak irainduko, ez nituela geranioak ureztatuko balkoi azpitik jendea pasatzen zenean, ez nituela listuaz garbituko zapatak, ez... Bost segundok askorako ematen du, promesa asko egiteko denbora...Eta bizitza laburregia da gero horiek denak betetzeko.”
Bost segundora korroskada bat egin zuen zure amak, eta nik bularrean jarri nuen. Ia bi urte izan nituen arte eman nion bularra.
12etan bermuta
Jasone Osoro