Gaztelaniaren eraginez, euskarazko hitz batzuei beste hitz batzuen adierak ematen zaizkie (beharrik gabe). Horietako batzuk ikusiko ditugu:
sesio ≠ saio
Idoiak sesioa izan du zuzendariarekin, lana dela eta = Idoiak liskarra izan du zuzendariarekin, lana dela eta.
# Idoia arratsaldeko sesiora joan da zinemara.
• Idoia arratsaldeko saiora joan da zinemara.
• Idoia arratsaldeko emanaldira joan da zinemara.
balore ≠ balio
Idoiak balorea izan du zuzendariari aurre egiteko = Idoiak adorea izan du zuzendariari aurre egiteko
# Krisia dela eta, asko jaitsi da etxebizitzen balorea.
• Krisia dela eta, asko jaitsi da etxebizitzen balioa.
Beste erabilera oker bat:
# Balore etikoak kontuan hartu behar dira
• Balio etikoak kontuan hartu behar dira
…eta asko erabiltzen den esamolde bat, denon gustukoa ez dena… ezta gaztelaniaz ere
poner en valor ≠ balioan jarri????
Elhuyar hiztegiak hauek hobesten ditu:
garrantzia azpimarratu/nabarmendu;
balioa azpimarratu/nabarmendu; garrantzitsutzat jo
analizar críticamente qué estamos poniendo en valor hoy en día: aztertu kritikoki zeri ematen diogun garrantzia gaur egun
EHULKU
Iritzia
“Oihaneko tximinorik apartena”
H&M (Hennes & Mauritz) Suediako markak diseinu hau atera du.
Marketing kontua da? Ondo pentsatu zuten atera aurretik?
Bi adituren hitzak dauzkagu hemen. Zuk zer uste duzu?
Irati Guarretxena diseinatzaile eta Letitare markaren sortzaileak ez du inongo zalantzarik:
«Iragarki hau egin duen arduradunak oso ikertua du, ez da despiste edo oker bat izan»,. Eta gaineratu du: «Lehenengo pentsatzen duzuna da erokeria galanta dela; baina, ez, marketin kontua da, eta moda munduan marketin lan handia dago. Marketin kanpainetan polemika sortzea ohiko bihurtu da, eta berdin da norbaiti kalte egiten diozun». Enpresek «gizartea galduta dagoela aprobetxatzen dute», haren ustez.
Xabier Jauregi Parisen bizi den diseinatzailea eta Jauregui markaren sortzailea ez da batere iritzi berekoa:
«Ez dut pentsatzen inongo kasutan nahita egindakoak direnik; kasu gehienak ustekabekoak izan dira. Enpresa handietan diseinatzaile asko daude, eta produktu berean diseinatzaile batek baino gehiagok parte hartzen du».
Artikulu osoa HEMEN