Froga eta proba
froga. Epaitegietakoak 'frogak' dira, ez 'probak'.
Era berean, zerbait argi eta garbi erakusteko balio duena 'froga' da.
Begi bistan duzu nire arrazoibideen froga.
Okerrak dira, beraz, adibide hauek:
* DNA froga egiteko prest dagoela adierazi du Urliak.
* Idatzizko froga gainditu dutenen zerrenda.
* Bihar izango da atari-froga.
* Matematika-froga gainditzeko, tarteko maila edo maila altua lortu behar da
* Irakaslea behin bere kalifikazioak espedientera pasatu ondoren, 3 lanegun izango ditu ofizialki sinatzeko. Ikasleak kalifikatzeko ekitaldi nagusia ez da bukatzen irakasleak frogaren akta ofiziala sinatzen duen arte.
proba. Esperimentuak, kirol lehiak, etsaminak eta analisi medikoak 'probak' dira, ez 'frogak'.
Laborategiko proba bereziek, elektromiografiak esaterako, nerbio medianoaren eroapena oso motel doala argi eta garbi erakusten dute.
Lurreko telebista digitalak frogak egiten ari dira, emanaldiak hasi aurretik.
Lurreko telebista digitalak probak egiten ari dira, emanaldiak hasi aurretik.
Arrunt froga gogorra da maratoia*
Arrunt proba gogorra da maratoia.
Proba nuklearrak.
DNA proba.
Ebaluazio proba.
Atariko proba.
Adolfo Arejita euskaltzainak gomendatzen du:
froga hitza epaitegietan erabiltzeko uztea,
eta proba hitza eremu zabalagoetarako, baita ere koronabirusaren testuinguruan.
Iturriak:
https://www.ikasbil.eus/eu/dokutekako-fitxa?articleId=16173151
Elkarrizketa
Baina tradizioa eta tradizionala ez dira oso modako kontzeptuak, ezta?
Askotan tradizioa gauza atzerakoiekin lotzen da eta konnotazio txar horiek helburu politiko bat dute. Euskal tradizioez maiz modu negatiboan hitz egiten da euskalduntasunari kalte egiteko. Ni ez nago ados. Niretzako tradizioa etengabe berritzen den zerbait da, aurrera begira mugitzen den zerbait. Oteizak zioen bezala, tradizioa traineru moduko bat da: atzera begira baina aurrera mugitzen den zerbait. Gure erronka da errito zaharrak berritzea, gure iruditeria berritzea, komunitatea sendotzeko helburuarekin. Horrela begiratuta, tradizioa ekimen iraultzaile bat izan daiteke.
Agian hasi beharko dugu esaten dantza garaikide eta urbanoa egiten dugula. Eta egia da: garaikidea, azken urteotan sortutako dantzak egiten ditugulako, eta urbanoa hiriko kaleetan dantzatzen dugulako. Gu XXI. mendeko dantzariak gara, lehenagotik datorren dantza ibilbidearen kate-begi berriak. Euskal kultura aspaldiko gauza zaharruno bezala ikusten badugu, mespretxua baino ez dugu lortuko.
Aritz Ibañez Lusarreta.
Reyes Lintxetak egindako elkarrizketa, Argian
Haria, hemendik jasoa: https://twitter.com/uiturriaga/status/1257217357166059522/photo/1