NOLA / NOLAKOA
BEZALA / BEZALAKOA
*Zurea bezala da nire bizikleta. Zurea bezalakoa da nire bizikleta.
*Nola da ama. Gaztea ala zaharra? Nolakoa da ama: gaztea ala zaharra?
Esaldi horietan bezalakoa eta nolakoa dira aukera egokiak, adjektiboak diren aldetik (handia, polita, egurrezkoa); eta ez bezala eta nola adberbioak.
Bideo honetan, Kermanek lagunduko digu hobeto ulertzen:
ARTIKULUA
Kontuz emakumezko urakanekin
Haizeez mintzo gara, benetako urakanez, ez besterik.
Egunotan Patricia izeneko uracanaren astindua izan dute Pazifikoan eta Atlantikoan, Mexiko aldean sekula putz egin duen haizerik bortitzena, 325 kilometro orduko indarrarekin dabilena –5 kategoria, Saffir-Simpson eskalan gorena–.
Eta Patriciarekin batera, AEBetako ikerlari batzuek egindako txosten xelebre baten berri ere izan dugu.
Emakume izena hartzen duten urakanak hilgarriagoak gertatzen ei dira gizonezkoen izena daramatenak baino, suntsipen gehiago eragiten dute. Zergatik?
Ikerlariek ondorioztatu dutenez, gizarteak beldur gutxiago die emakume izena duten urakanei, eta hauei aurre egiteko neurriei ez ei die erreparatzen (!!!).
Kasu, azken sei hamarkadetan, emakume izeneko haizeteek AEBetan “emakume” haizeteek “gizonezkoen” bikoitza heriotza eragin dituzte.
Kontuak horrela, urakanei izenak jartzeko prozedura aldatzea iradoki dute ikertzaileek, sexismoak, oharkabekoa bada ere, Sam edo Samantha deitzeak eragina baitu herritarrek arriskuei jartzen dieten arretan.
http://zuzeu.eus/mundua/kontuz-emakumezko-urakanekin/