Gaur haur-hizkera ikusiko dugu. Haurrekin euskaraz betidanik erabili izan ditugun hitzak dauzkagu lehenengo zutabean, eta horien esanahia eskumakoan. Saiatu lotzen!
1. kanpora / 2. eseri / 3. oinez / 4. leopoan hartu / 5. jaistsi / 6. erori / 7. negar egin / 8. nahikoa-aski / 9. ilea moztu / 10. musu eman / 11. ipurdikoa eman / 12. zaplastekoa eman / 13. mina-zauria / 14. uretan ibili, busti / 15. ilara / 16. txaloa jo / 17. kolpeka / 18. beroa, sua / 19. atea jo / 20. atea jo ozenki / 21. zaldizka / 22. kilimak egin / 23. irrista egin / 24. putzuan sartu / 25. kaskarrekoa
Gai honi buruzko informazioa:
http://bergarakoeuskara.eus/node/202237
http://www.txorierri.eus/eu-ES/Zerbitzuak/Euskera/Documents/20130906_ku-ku_2013.pdf
Haur hizkera: nork, nori eta zertarako
Baina aldeak alde, faseak fase, eta “pañalitoak” “pañalito”, ziur samar esan liteke euskarak ere sortu duela bere haur-hizkera, aberatsa eta emankorra. Eta sortu bada, arrazoiren bat eta balioren bat izanen duela ondorioztatu beharko dugu, nekez pentsa litekeelako garai bateko euskaldunak horrelako gauzak kapritxo hutsez, aspertzen zirelako, edo interes zientifikoarengatik sortuko zituztenik. Sortu zuten, hortaz, eta gizaldiz gizaldi transmititu da. Transmisio naturala, inondik ere, gurasoengandik –amengandik gehienbat edo ia erabat– seme-alabenganako ahozko transmisioa.
Zer gertatu da, ordea? Bada, garai jakin batean oro har euskararen transmisio naturalarekin gertatu den bezalaxe, haur-hizkeraren transmisio naturalak ere eten bat izan duela. Eta gaur egun haur-hizkera hori modu naturalean jaso ez duen euskaldun asko dago. Horiek, hizkera horren jabe egin nahi izanez gero, beste iturri batzuetatik edan behar dute, edo gainerakoan oso erne egon; eta erreferentzia garbirik ezean, neurria galtzeko arriskua hortxe dago. Halere, ez da hain arraroa borondate ikaragarria duen gurasoa, umearen hobe beharrez, sei urteko seme-alabari “ttottoa” edo “punpa egin” esaten ikustea, edo bost urtekoari “xer nahi duxu?” bezalakoak esaten aditzea.
“Merkataritzako euskara”, “euskara teknikoa”, “laneko euskara” eta gisa horretakoak nonahi eta noiznahi ikus ditzakegu. “Haur-hizkera” moduko ikastaroak zergatik ez dira hainbeste zabaldu? Ez al dago horretan espezializatutako euskaltegirik edo akademiarik? Harritzekoa da. Izan ere, gurasoak eta haurrak bazter guztietan daude, eta gainera haur txikiak dituzten gurasoak izaten dira hizkuntza ikasi berria erabiltzeko erreparo gutxien dutenak. Haurrekin hitz egiteko, noski. Egia da, bestalde, “haur-hizkera” ikastaroko praktika konplikatu samarra izan litekeela, euskaltegiek pazientzia handiko haur boluntario mordoxka beharko luketelako. Haurra eta boluntario hitzak aise egon litezke, bai, baina haurra eta pazientzia handia uztartzea askozaz ere zailagoa da.