Izenondoa eta generoa: neska modernoa, musika klasikoa.
Euskaraz, gaztelaniaz ez bezala, ez dago genero morfemarik eta, horrenbestez, izenondoek ez dute izaten forma bat maskulinorako eta beste bat femeninorako (moderno/*moderna; klasiko/*klasika; altu/*alta...), forma bakarra baizik (moderno, klasiko, altu, erritmiko..)”.
*Emakume hori katolika da.
Emakume hori katolikoa da.
*Gure ama oso kulta da.
Gure ama oso kultua da.
EHULKU
______________________________________________________
Euskaraz, izen eta izenondoek ez dute genero gramatikalik izaten.
Izenetan, adibidez:
Era berean izendatzen dira gizonezkoak nahiz emakumezkoak:
Aktore, eta ez *aktoresa.
Psikologo, eta ez *psikologa.
Euskalkiaren arabera, baditugu biko batzuk: lehengusu/lehengusina, errient/errientsa (maisu/maistra), alargun/alarguntsa.
Izenondoetan:
Gaixo: markatugabea da. Berdin gizonezko eta emakumezkoentzat.
Gajo: Emakumezkoei dagokie. Maria Luisa gajoa!
Gizagaixo: Gizonezkoei dagokie. Pedro Mari gizagaixoa!
Gizajo: Gipuzkeraz gizagaixo. Pedro Mari gizajoa!
Tonto: Batez ere gizonezkoei buruz. Hala ere, adibide honetan (Elhuyar hiztegia) ikusten da denontzat balio duela: Etxe horretan gehienak tontoak dira.
Tuntun: Emakumezkoei dagokie. Neska tuntun bat etorri da. *Neska tuntuna bat etorri da.
Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Patxi Petrirena
Ariketak HEMEN
Elkarrizketa
Maskulinitate toxikoaz ari garela, Glaukoma musika taldeak abesti batean dio: Pornografia izan da gure sexu heziketa bakarra
(…) Joxe Miguel de Barandiarani egiten diogun kritika da Euskal Herriaren gaineko azterketa etnografikoa egin zuela, irakatsi zigun garai hartako baserrietan zelan bizi ziren. Gabonetan zein ohitura zituzten…baina sexualitateari buruz ez datorrela inon ezer, ez dakigu zelan ugaltzen ziren. Eta, orain egindako ikerketan, nahiz eta badakigun sexualitateak gugan sekulako eragina eta garrantzia daukala, ez da herritaren arduren artean azaldu. Oso bitxia da. Eta, zuk aipatu moduan, ez badugu sexu heziketa naturala jasotzen, etxean ez bada sexuaz naturaltasunez berba egiten, ez dugu aurrera egingo. Hetero-arauen bidezko heziketarekin jarraitzen badugu, pornografia dominante hori baino ez badugu kontsumitzen, ez dugu aurrera egingo.
Puntua aldizkariko 169. zenbakian Ritxar Bacete-ri egindako elkarrizketa
Gure kaiola (GLAUKOMA)
https://www.youtube.com/watch?v=2jWcULJjPk4&vl=eu
(Chromen edo Firefoxen ikusi bideoak)