Euskaltzaindiak hitzak silabaka zatitzea gomendatzen du.
za-ku-rra; du-e-la; du-ten; gi-zo-nik; mai-ta-su-na.
Beraz, ezin ditugu hitzak era honetara zatitu:
*za-kur-a; due-la; gi-zon-ik; mai-tas-una.
Pasartea
“Horrelako jende asko dago, aulki batean eserita, ezerezari begira. Horrela sufritzen baduzu, zu ere gaixotuko zara. Zure buruak aulki batean utziko zaitu, eta alde egingo du. Jendea zure ondotik pasatuko da eta zoratuta zaudela esango du. Bai, hitz hori erabiliko dute: zoro. Esatea erraza da.”
Miñan liburuaren bosgarren edizioa da eta bost hizkuntzatara itzuliko dute: gaztelania, katalana, italiera, ingelesa eta alemana. Ander Izagirrek itzuli du gaztelaniara, eta pasarte hori utzi du sarean.
Miñan erosteko: https://www.txalaparta.eus/eu/liburuak/minan