Zerbait eskatzen denean edo argibideak eskatzeko gakoak:
Adibideak:
- Matrikulazio-kanpainari buruzko argibideak idatziz jaso nahiko genituzke.
- Eskertuko nizuke faktura ahalik eta lasterren bidaltzea.
- Zuen ordutegia edo egutegia zein diren jakin nahiko genuke, bisita antolatzen hasteko.
Gaztelaniaz
Quisiera información sobre...
Desearía recibir...
Les agradecería nos enviara...
AZPIDAZKI
PASARTEA
Guztiok mozorrotu izan gara emakume baten maitasunagatik,
guztiok izan gara abenturazale pare bat egunez edo poeta
gau batez, denok bihurtu gara ausart edo samur edo gogor
norbaiten begiradak hala eskatzen zuelako, edo antzaldatu
gara eta hasi gara etxe bat margotzen, garbitu ditugu lorategiak
edo, bizia arriskuan jarriz, igo gara teilatura itoginak konpontzera
irribarre baten truke.
Joxean Agirre
Gizajoen katalogoa
Iraken, neskatila batek bere amaren marrazki bat egin zuen umezurtz-etxeko lurrean. Kontu handiz, zapatak kendu, amaren marrazkiaren bularrean etzan eta lo gelditu zen...Benetan, ez dakit nola erabili hizkuntza tamaina honetako irudi bat interpretatzeko.
Angel Gonzalez