BURUTU
Gaizki erabiltzen dugu askotan BURUTU: «Amaitu, buru eman, azkena eman» adierazten du, ez «egin».
Orduan, zelan esan?
Sentitzen dugu, baina ez dago aukera handirik: «izan», «egin» edo «gertatu» / «jazo»... Edo, bestela, aditza + izena formula erabili beharrean, aditzetara jo:
Eitb-ko hizkuntza irizpideak
ARTIKULUA
GUATXAPetako musuak ez dira beren helmugara iristen, bidean mamuek xurgatu egiten dituztelako. Eta guk etengabe idaztean ematen diegun elikagai jori horri esker ari dira ugaritzen hain manera garratzean mamuak. Garbi dago haiek ez direla gosez hilko, baina gu bai.
Hemendik hartutakoa eta moldatua:
E-mailak idazteko aukerak berak konmozio izugarri bat eragin digu. E-mailen bidezko tratua mamuekiko tratu bat da; eta ez bakarrik hartzailearen mamuarekin, norberarenarekin baino. Norena izan zen ideia zoro hori, jendea e-mailen bidez komunika zitekeela! E-mailak idaztea mamuen aurrean biluztea da, eta horixe da mamuek irrikatzen dutena. E-mailetako musuak ez dira beren helmugara iristen, bidean mamuek xurgatu egiten dituztelako. Eta guk etengabe idaztean ematen diegun elikagai jori horri esker ari dira ugaritzen hain manera garratzean mamuak. Garbi dago haiek ez direla gosez hilko, baina gu, bai”. Kafkarenak dira azken hitzok. Gutun zioen lekuan e-mail jarri besterik ez dugu guk egin.
BIDEOA
KATHRINE SWITZER - JABIER MUGURUZA