Behar dena eta beharrezkoa
Beharrezko izenlaguna ondo erabilita dago, necesarios edo pertinentes + izena esateko?
Beharrezko izenlaguna eta behar(rezko) d(ir)en erlatiboa baliokide izan daitezke, baina zaila dirudi izenlagun moduan erabiltzen den kasuan ezker-osagarririk hartzea.
Halakoetan behar(rezko) d(ir)en erlatibora jo beharko da:
EZ:
BAI
Halakoetan, BEHAR(REZKO) D(IR)EN erlatibora jotzea gomendatzen da
Itzulpen- eta berrikusketa-irizpideak / Erabakiak eta gomendioak IZO (Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala) Eusko Jaurlaritza
ARTIKULUA
Euskara, zentimetro kontua
Egia ote?
Aldagela publikoetan nago, ama-alabei begira, hobeto esanda, aditzen. Diskrezioz ari naiz, baina nire belarriak haien aldera makurtuta daude. Amak alaba txikiari euskaraz egiten dio eta alabak amari ere bai. Ze ondo, ze polita. Halako batean, eszena bukolikoan, bigarren alaba agertu da. Ama, alaba zaharragoari (zazpi bat urte izango ditu) gaztelaniaz hasi zaio. Triskantza! Belarriak alde batera utzi eta lotsarik gabe begiratu diot hirukoteari. Ez dago zalantzarik, ama bera da hizketan eta seguru biak bere alabak direla, antz handia daukate-eta. Nola liteke? Alaba bati euskaraz eta besteari gaztelaniaz? Esplikazioa behar du…
Eta derrepente aittitta etorri zait gogora, eskuan metroa duela, bilobak sukaldeko paretan neurtzen. Harro asko egiten zuen marka lapitzarekin, bilobak hazten ari zirela ikusita. Aldagelako zurrunbilo (niretzat zurrunbiloa, hirukotea lasai ederrean ari da bi hizkuntzetan) linguistikoari aurkitu diot esplikazioa: amarentzat hizkuntzak zentimetro kontua dira, hainbeste zentimetrora arte euskaraz, eta hortik aurrera gaztelaniaz.
ONINTZA IRURETA, Argia (2012-01-09)
Onintzak kontatzen duenaren harira, aipatzekoa da “Euskaldun malguaren hamar manamenduak” agiria.
Honako hau dio III. manamenduak:
“ Zakurrei eta 8 urtez beherako haurrei euskaraz zuzentzea zilegi liteke. Alabaina, adin horretatik gorako gaztetxoei euskaraz zuzentzea nabarmen geratzea da. Ikastolako/euskaltegiko irakasleek baino ez dute egiten hori, eta guztiek ere ez”.
*EMUNek emandako TELP ikastaroan jasoa.