-tako
Zenbat urtetako ikasleak etorri dira? [Zenbat ikasturtetan dabiltza?]
-tako
bost urtetako ardoa dut sotoan [2003koa, 2004koa...]
-ko
Zenbat urteko ikasleak etorri dira? [Zenbat urte dituzte etorritako ikasleek? Nolako ikasleak]
-ko
bost urteko ardoa [bost urte dituen ardoa: nolakoa]
batekoa...]
-tako
Hamar urtetako txapeldunak [urte batekoa, beste batekoa...]
-ko
10 urteko txapeldunak [10 urte dituzte txapeldunek: nolakoak]
Bistan denez, -ko nolakotasuna zehazteko erabiltzen da, eta -tako, berriz, nongo edo noizko adierazteko.
Beste hainbeste gertatzen da zenbat/zenbateko galdetzen dugunean:
-ko
Zenbat urteko ikasleak etorri dira? [Zenbat urte dituzte etorritako ikasleek? Nolako ikasleak]
Zenbat kilometroko bidea egin duzu? [Zenbat kilometro ditu egin duzun bideak? Nolako bidea]
-tako
Zenbat urtetako ikasleak etorri dira? [Zenbat ikasturtetan dabiltza?]
Zenbat kilometrotako ikusleek egin diete traba txirrindulariei? [Zenbat kilometrotan jarritako ikusleek...]
Hona hemen -ko eskatzen duten adibide batzuk:
bi kiloko tomatea [nolako tomatea]
lau hankako mahaia [nolako mahaia]
Zenbat denborako hitzaldia egin duzu? [nolako hitzaldia]
Eta -tako erabiliz osatzen diren beste batzuk.
hamar herritako alkateak [nongoak]
bost urtetako hilketak [noizkoak]
bi motatako altzariak: zurezkoak eta plastikozkoak [batekoak eta bestekoak]
bi neurritako iltzeak [batekoak eta bestekoak]
Berria. Estilo liburua
Euskaltzaindiaren arauak errepasatzeko ariketa orokorrak, HEMEN
Pasartea
ZERGATIK irabazi behar du beti hitz handi eta borobilak, ñabardurarik gabekoak? Zergatik irabazi behar du hitz zapaltzaileak, arkatzez idatzitako guztiaren gainetik errotulagailu beltz lodia pasatzen duenak? Zergatik egiten diegu kasu gehien oihukatzen dutenei eta zergatik geratzen dira bozgorailu gabe lasaitasunez eta errespetuz gauzen testuingurua azaltzen saiatzen direnak? Zergatik irabazten du beti mundua beltz edo zuri dela dioenak, eta baztertzen dugu beltzaren barruan grisak daudela erakutsi nahi duena?
Mundua ñabarduraz beterik dago, eta ñabardurak dira egoera ezberdinen benetako dimentsiora hurbiltzen gaituztenak (…).
http://www.deia.com/2015/09/25/opinion/columnistas/zirrikituetatik-begira/lixiba