“-gatik” deklinabide-atzizkia behar ez denetan erabiltzen da batzuetan, erdararen eraginez. Ezin da esan “*askoagatik irabazi zuen” edo “*gutxiagatik galdu zuen”. Horren ordez: “alde handiaz” edo “alde txikiaz”. Ez “*bi tantoagatik” baizik eta “bi tantoz”
Iturria: Egunkaria-3, 32. or.
Maiz, gaztelaniaren eraginez, NORENGATIK kasua erabili ohi da kausa ez beste nozio batzuk adierazteko: salneurria, trukaketa, eta abar.
Merke erosi du:* mila eurogatik.
Merke erosi du: mila euroan.
*Amatasunagatiko baja hartu du.
Amatasun -baja hartu du.
Kromo hau beste *horrengatik aldatuko didazu?
Kromo horren truke hau hartuko didazu?
Zuk ez baduzu nahi, ni *zuregatik joango naiz.
Zuk nahi ez baduzu, ni zure ordez joango naiz
Ariketa gehiago HEMEN
Iritzia
“Euskara apenas ez da mugitzen, ez da gauza berri gehiegi sortzen; beldur diogu zuzentasun ezari eta oraindik ere euskara kultu horren ajeak garabiltza. Euskara kolpatu eta zikindu behar dugu.”
Txuma Murugarren
Eta horri lotuta…Igor Elortzak dioena Ur Handitan programan: