Bart
Ikas dezagun gaurko ariketa honekin "gaur gauean" eta "bart" bereizten, ez baitira gauza bera!
"Bart" hitzak igaro berri dugun gaua adierazten du, eta ez hemendik ordu batzuetara, gaurko eguna bukatzean, iritsiko den gaua.
Beraz, "gaur gauean ondo lo egin dut" esaldiak ez du zentzurik, oraindik ez bainaiz oheratu.
Halaxe da. "Gaur gauean" esaten badut, aditza geroaldian ipini beharko dut: "gaur gauean ondo lo egingo dut", oraindik ez baitut lorik egin. Eta, alderantziz, goizean jaiki, eta, gau horretan ondo lo egin dudala esan nahi badut, orduan "bart" erabiliko dut. Alegia, "bart ondo lo egin dut", edo, baita ere, "bart arratsean" edo "bart gauean ondo lo egin dut".
+ "Bart ondo lo egin dut"
- *"Gaur gauean ondo lo egin dut"
HABEko Ikasbiletik jasoa
Artikulua
Ezagutu nuen emakume adineko bat, bera etxetik atera ezin eta alabari kafea ekartzeko agintzen ziona. Alabak behin aurpegiratu zion drogazale hutsa zela, kafea ere droga delako, eta amaren erantzuna: "Nola izango dun kafea droga? Ni, kafea hartzen dudanean, primeran nagon, eta kaferik hartzen ez badut, oso txarto". Hau irakurriz oroitu dut pasadizoa:
Xabier Mendiguren Elizegi
Emakume bat, bufanda bat eta amildegi bat. Egunerokoan gure burua estu ez hartzeko gonbidapena da "The last knit" animaziozko film laburra.
Egilea:
Laura Neuvonen
Argiatik jasoa