RDAL FORMULAK EUSKARAZ (2)
Administrazioko hizkerak gogoko dituen formulek eta esapideek esaldi normalak ezkutatzen dituzte, nominalizazioen azpian. Formula horiek puztu eta luzatu egiten dute idazkia. Oro har ez dira beharrezkoak, eta ezinbestekoak badira, saiatuko gara euskaraz janzten. Hona hemen gehien erabiltzen direnak:
A tenor de… -(r)en arabera
A tenor de la afirmación del alcalde, las obras del polideportivo van a sufrir un retraso.
Alkatearen esanaren / baieztapenaren arabera, kiroldegiko obrak atzeratu egingo dira.
Alkateak esan duenez, kiroldegiko obrak atzeratu egingo dira.
Con el argumento de…(r)en argudioarekin
Quieren renovar las aulas con el argumento del aumento de la matriculación por parte del alumnado.
Ikasgelak berritu nahi dituzte ikasleen matrikulazio hazkuntzaren argudioarekin.
Ikasgelak berritu nahi dituzte, gero eta ikasle gehiago matrikulatzen baitira.
Gero eta ikasle gehiago matrikulatzen direnez, ikasgelak berritu nahi dituzte.
Gero eta ikasle gehiago matrikulatzen dira, eta horregatik berritu nahi dituzte ikasgelak.
Con el deseo de…(r)en nahiarekin
Un saludo, junto con mis deseos de una pronta recuperación
Agur bat, laster sendatuko zarelako nahiarekin.
Ahalik eta lasterren sendatuko zarelakoan, agur t´erdi.
GUTUNA
Aitona-amonen erantzule automatikoa
Joxe Aranzabal
Egunen batean neurtuko da (neurtuko ahal da!) zelakoa den gure gurasoen ekarpena seme-alabon aurrerapen sozialean eta, are, emakumearen aitzinamenduan gizartean. Bitartean, hona hemen txiste bat, posta elektronikoan jasoa, eta zerikusia duena gai horrekin.
—Kaixo!
—Une honetan ez gaude etxean, baina, mesedez, utzi mezua seinalea entzun ondoren.
Piiiiiiii… entzuten da.
—Gure seme-alabaren bat baldin bazara, sakatu 1
—Behar baldin baduzu gu geratzea haurrekin, sakatu 2
—Behar baduzu gure autoa, sakatu 3
—Behar baduzu guk garbitzea eta plantxatzea zure arropa, sakatu 4
—Nahi baduzu haurrek gurean lo egitea, sakatu 5
—Nahi baduzu gu joatea haien bila eskolara, sakatu 6
—Behar baduzu bazkaria prestatzea iganderako, sakatu 7
—Nahi baduzu gaur gurera etorri bazkaltzera, sakatu 8
—Behar baduzu dirua, sakatu 9
—Gure lagunetako bat baldin bazara, “hasi hitz egiten lasai”
HUTSUN taldearen bideoklip berria, Yann Tiersenen " Comptine d´un autre été " bertsio bat.
Txalaparta, akordeoia, dantza eta pintura uztartzen ditu.