BATA, BESTEA, BATZUK…
Gaurko saioaren helburua bata eta bestea artikulu zehaztugabeez aritzea da (jatorriz zenbatzaileak). Artikulu zehaztugabeak bi forma dauzka: bata singularrerako (bat) eta bestea pluralerako (batzuk).
· Singularra: BAT (Gizon bat)
· Plurala: BATZUK (Gizon batzuk)
BAT hitzak bi deklinabide-mota ditu:
1. BATA deklinabide mugatuari dagokionean erabiltzen da, BESTE hitzari kontrajarria agertzen denean soilik.
· Bata etorri da; bestea, ordea, ez (ezagunak dira, badakigu nor diren).
2. Deklinabide mugagabea (BAT), gainerako kasuetan erabiltzen da.
· Batek esan du hori (mugagabea, ez dakigu nor den bat hori).