EZINA ETA AHALA adierazteko beste modu bat ikusiko dugu gaur:
-TZEA + [UKAN / EDUKI / IZAN / EGON]
EZEZKO ESALDIETAN eta galderetan erabiltzen da gehienbat, ezintasun fisikoa ez dena adierazteko (debekua, aukerarik eza...).
Baiezko esaldietan berri samarra da, eta badirudi aditzari BA- erantsi behar zaiola.
EITBko hizkuntza irizpideak
ABESTIA
AMANTALEN AHOTSAK
Badirudi atzo izan zela
tortolox jolasean genbiltzala
sokasaltoan jauzika ta ezkutaketan gordeka
salto ta irri, irri ta salto
zubirik zubiri, nongorik nongo
txorro morro, piko ta joka
Donostiako hiru damatxo kantuan
soinekoa lokatzez zikinduta
putzutik putzura pausoka
Bizitza osua lanian eta
orain atzera begira
Zoriontsu ginen kuleroak astean behin aldatuta
Ispiluaren beste aldean
zimur ederrak agerian
orduko amandre zirenak
gure islada bihurtuak
Ilargira joan-etorri dira
sokaz bilduz gure eskuak
lanez ta minez gogortuak
Gorputza hil du errituak
amantaletan marraztuaz
Bizitzari begiratzeko dittugun moduak
Ezer gutxi genuen esku artean
Trapuzko panpinak eta debekuak ate joka
Bizitzarako giltzak poltsikoetan gordetzen ikasi beharra
Belaunetan eseritako herriari kontu kontatzeko nahia
Eta ametsak, kaxoietan gordeak
zabaldu eta aireratzeko beti zain
Bizitza osua lanian eta
orain atzera begira
Zoriontsu ginen kuleroak astean behin aldatuta
Zubirik zubiri, nongorik nongo
txorro morro, piko ta joka