Argi eta zehatz
Testu argi eta zehatzak idatzi behar dira, lehen irakurraldian ulertzeko modukoak. Argitasuna eta zehaztasuna ezinbestekoak dira antolamenduan, joskeran eta hiztegian; azken batean, testuen alderdi guztietan.
Idazten hasi aurretik, kazetariak ongi antolatu behar ditu ideiak. Zer kontatu nahi duen argi baldin badu, gero argi idatzi ahal izango du, anbiguotasunik eta alferreko itzulirik gabe. Antolamendu nahasiak indarrik gabe uzten du albisterik garrantzitsuena ere, eta bihurrikeria sintaktikoek eta itzulinguruek ez dute aberasten idazkera: aitzitik, betegarri hutsak dira, eta alferrik hanpatzen dute estiloa, dotoretu beharrean.
*Iaz estatubatuarren artean %76ko onarpen maila ematen bazioten Trumpen politikari, aurten %57koa da portzentajea.
Iaz estatubatuarren %76k onartzen zuten Trumpek egindako politika, baina aurten %57k baino ez.
Horrelako gomendioak eta hobeto idazteari buruzko kontu asko eta asko aurkitu ditzakegu BERRIAREN ESTILO LIBURUAn
Berriatik jasoa eta moldatua
Ederra eta aberatsa
VAN GOGH pintore belarrimotz sonatuak hala esaten omen zuen: “Ederra! Bila ezazu ederra, ahal duzun toki guztietan!”. Victor Hugok, berriz, honela arrailatu zuen bitan edertasuna: “Gauza guziek bi alderdi dituzte: aberastasuna eta edertasuna. Jabeak bakarrik aprobetxa dezake aberastasuna, eta dezente kostata, gainera; edertasuna ordea, edozeinek, batere kosta gabe”. Horregatik nabaritzen dira segituan eder bila dabiltzanak eta besteak…
Saski bete intxaur liburutik jasoa.
Patziku Perurena.
Artikulua
(…)
Maitasun erotikoa desirari lotua da. «Maite zaitut, baina ez zaitut desiratzen». «Desiratzen zaitut, baina ez zaitut maite». Zein da esaldirik mingarriena? Bada okerragorik: «Ez zaitut maite eta ez zaitut desiratzen». 40 urte izango ez zituen emakume ezkondu baten kasua ezagutu nuen behin, horren adibidea. Lantokiko bulegoko mahaian bi argazki jarriak zituen. Eskuineko koadroan, seme-alabak zeuden, bi ume txiki irribarretsu. Ezkerrekoan, gizon eder bat —guapo-a, esango genuke euskaldun modernook—. Halarik ere, ez dut uste haien aita zenik. Haurrak inoiz bulegora joan balira, ez zuten jakingo gizona nor zen. Eta ez zuten ulertuko zer egiten zuen koadro horretan, haien argazkiaren ondoan. Urte batzuk geroago, bai: ezagutu egingo zuten. Eta, agian, aise ulertuko zuten haien amak zer sentitzen zuen goizero Hollywoodeko aktore ezagun haren begirada seduzitzaileak bere desira laztantzen zuenean.
https://twitter.com/GoizaldeL/status/1277120680421711872/photo/1
Pasartea
Komentatu izan dugu txoko honetan liburuen edo ipuinen hasieraren garrantzia, irakurlea erakartzeko.
Horacio Quirogaren “Eguzki Kolpea” liburuan ikusiko dugu zer erakargarriak diren ipuin batzuen hasierak.
Lepoa moztutako oiloa
Mazzini-Ferraz senar-emazteen lau seme idiotak egun osoan egoten ziren patioko jarlekuan eserita. Mihia ezpain artean izaten zuten , begiak babo, eta burua aho-zabalik biratzen.
Itsasontzi suizidarazleak
Kontua da gauza gutxi dagoela itsasoan ontzi abandonatu bat topatzea baino izugarriagorik…
Peoiarena
Arratsalde batean, Misionesen, bazkaldu berria nintzen eta atariko ate txikiko zintzarriak jo zuen.
Atera eta, kapela esku batean eta maleta bestean, gizon gazte bat ikusi nuen geraturik.
Juan Darien
Gizon-emakumeen artean hazi eta hezitako tigre baten historia kontatzen da hemen, Juan Darien izena izan zuenarena. Galtzak eta alkandora jantzirik ibili zen eskolara, eta ikasgaiak zuzen jaso zituen, ohianeko tigrea zen arren. Baina hori gizaki itxura zuelako ondorio da, honako lerrootan kontatzen den bezala:
Jesus Mari Mendizabal Iraolak itzulia