HAINBAT LOKAILUREN ERABILERA
Emendiozko lokailuak
· Oso gustukoa dut musika entzutea, baita irakurtzea ere.
· Oso ona da eta, gainera, ez da batere garestia
· Erraztasun handia dauka. Bestalde, ordu asko sartu ditu.
· Ez dut gogoko. Baina, bestalde, ez dut beste biderik ikusten.
· Gogora ezazu, halaber, bihar bilera daukagula.
· Ni etorri naizenean, behintzat, lotan zegoen
· Urtean behin, gutxienez, komeni da oporretara joatea.
Lokailu hautakariak
· Laguntza behar du; bestela, ez du lortuko.
· Buruko mina daukat; baina, bestela, ongi samar nago.
· Etxe zaharra da; baina, osterantzean, oso ondo dago.
· Oso zurruna da; hala ere, gainerakoan, oso pertsona ona da.
Aurkaritzako lokailuak
· Hau nirea da; beste hori, berriz, lagun batena.
· Gorostiak hosto iraunkorra dauka; pagoak, ordea, iragankorra.
· Lehen oso txarra zen; orain, ostera, onenetakoa.
· Esatea erraza da; egitea, aldiz, askoz ere zailagoa.
· Ez du eguraldi txarra egiten; aitzitik, eguzki ederra dago.
· Ez daukat gogorik; hala ere, joan egingo naiz.
· Pelikula zaharra da; hala eta guztiz ere, merezi du ikustea.
· Ez zuen inor ezagutzen; alabaina, ez da beldurtu.
· Badakit oso zaila dela; dena dela, saiatu egin behar dugu.
· Oso zaila izanen da; nolanahi ere, saiatu egin behar dugu.
Ondoriozko lokailuak
· Zu ez zinen bertan; beraz, isilik egon.
· Adi ibil zaitez, beraz, etxera onil iritsi nahi baduzu.
· Ez dakit, ba! Ez dakit garaiz iritsiko ote den.
· Zortzi ginen eta bik huts egin dute; hortaz, sei gara.
· Ez zinen joan? Orduan, nola dakizu? (kasu horretan)
· Denbora agortu egin zaigu eta, honenbestez, saioa amaitu beharko dugu.
Kausazko lokailuak
· Ez du konponbide errazik; izan ere, interes asko daude jokoan.
· Kontuz ibili, zeren (eta) oso labainkor dago.
· Zuk askotan eman didazu laguntza; hori dela eta, oraingoan neuk lagunduko dizut.
· Trafiko izugarria dabil errepideetan; horregatik, hemendik aurrera trenean ibiltzea erabaki dut.