*Ake ..., *Si ..., *Asike ..., *Jake..., *Eske...
Gaztelaniatik hartutako esapide horiek zabaldu egin dira euskaldunon artean. Saiatuko gara saihesten.
- *Ake bai asmatu! Baietz asmatu!
- *Eske gurekin gustura dabiltza. Gurekin gustura dabiltza eta.
- Ez dakizu, *asike isildu. Ez dakizu, eta isildu! Ez dakizu; beraz, isildu!
- Jesartzeko? * Si jesarrita nago! Beti niri esan behar didazu?
Jesartzeko? Jesarrita nago eta! Beti niri esan behar didazu?
- *Aber noiz egoten garen elkarrekin! Ea noiz egoten garen elkarrekin!
Ariketak egiteko, sakatu HEMEN
Azalpenak nahi badituzu gai honi buruz, sakatu HEMEN
(…) Lagun batekin noa iratze berdez inguratutako bidezidor batean barrena; isilik, bakoitza bere baitara murgilduta. Goitik behera zetorren gizon bat gurutzatu dugu. Bakarrik zihoan bera. Gaur gurutzatu dugun bosgarren gizona da. Oinez nahiz lasterka, mendian zehar bakarrik zihoan bosgarrena.
“Egun on!” esanez agurtu gaitu eta beherantz jarraitu du korrika bizian. Pentsamenduak bizitu eta mendi buelta bat egitera bakarrik joan nintzen azken aldia gogoratu nahian hasi naiz. Mendi-bideren batean emakumeren bat bakarrik ikusi nuen azken aldia oroitu nahian, ondoren (…)