ARTEAN
Alferrik den toki batzuetan aurkitzen dugu aldika ARTEAN:
Enpresa alorrean, estrukturaren eta koiunturaren ARTEAN bereizi beharra dago.
Enpresa alorrean, estruktura eta koiuntura bereizi beharra dago (hobeto).
Ez duzu bereizten ongiaren eta gaizkiaren ARTEAN.
Ez ditu bereizten ongia eta gaizkia (hobeto).
Elkarren ARTEAN babesteko.
Elkar babesteko (hobeto).
Beste batzuetan, aukeran dago ARTEAN, eta beste egituraren bat ere erabil daiteke:
Lau behiren artean, 200 litro esne ematen dute egunean.
Lau behik 200 litro esne ematen dute egunean.
Zenbat fruitu daude sagarren eta bananen artean?
Zenbat fruitu dago guztira, sagarren eta bananen artean? (hobeto)
Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Patxi Petrirena
PASARTEA
Orri zuri baten itxaropena
Bazen ordua zaharrari agur esan eta aitonak oparitu zidan koaderno gorri bizia hasteko. Ireki, eta paperaren eta larru berriaren usaina arnastu nuen. Ba al zen orri zuri baten potentzial eta itxaropena gaindi zezakeen zerbait? Zer izan zitekeen asebetegarriagoa? Ez zen axola laster kaligrafia trauskil batek betetzea; ez zen axola nire lerroak okertzea, era saihestezin batean eskuineko izkinarantz makurtzea; ez zen axola nik tintaz zirriborroak egitea, ezta marrazkiak nire imajinazioan baino askoz okerrago irtetea ere. Hori guztia ez zen axola. Benetan balio zuena aukera bera zen. Bizi daitekeelako bat aukera hutsez, denbora batez soilik bada ere.
- Jaqueline Kelly, El curioso mundo de Calpurnia Tate
http://mariaoses.blogspot.com.es/2016/02/orri-zuri-baten-itxaropena.html