ARE…-AGO
Zenbait hiztunek, inguruko hizkuntzen eraginez, ARE …-AGO egituraren ordez, ORAINDIK …-AGO erabiltzeko joera daukate. Hona hemen erdarakada honen zenbait adibide:
*Hori txarra bada, hau ORAINDIK txarrAGOa.
Hori txarra bada, hau ARE txarrAGOa.
*Irakasleak ez dio utziko, eta zuzendariak ORAINDIK gutxiAGO.
Irakasleak ez dio utziko, zuzendariak ARE gutxiAGO.
AREAGO
Bestalde, ARE GEHIAGO esapidea laburtu egiten da eta –AGO atzizkia ARE adberbioari eransten zaio zuzenean AREAGO forma emanez. Adibidez:
Ni joan egingo naiz; eta AREAGO doan (dohainik) bada.
Ni erabat ados nago. AREAGO, ideia neuk eman nion.
Hau zaila bada, beste hori AREAGO(a) (are zailagoa).
Euskal Gramatika Osoa; Ilari eta Entzi Zubiri
Artikulua
Parisko Le Chateaubriand jatetxearen sukaldaria da Iñaki Aizpitarte. Duela gutxi jaso du bere lehen Michelin izarra. Gara-n egindako elkarrizketa interesgarriaren pasarte bat ekarri dugu gurera.
Telebistako izarrak, musikariak, zinemako jendea, kirolari ezagunak… anitz dira Le Chateaubriand gogoko duten pertsona famatuak, eta Parisera bidaian ibiltzen direnen pausaleku ezinbestekoa da Iñakiren jatetxea. «Johnny Hallyday oroitzen dut askotan. Sarritan etortzen zen bera, eta oroitzen dut nola lehen aldian zerbitzaria etorri zitzaidan sukaldera, larrituta kontatuz Johnnyk zigarreta bat piztu zuela, eta ea zer egin behar zuen galdetuz. Zer? ‘Emaiozu hautsontzia, Johnny handia da-eta!’. Hala erantzun nion, seguru bainengoen ondoan zeudenek plazer gehiago hartuko zutela haren ondoan afalduta zigarroaren keak sortutako kalteak baino».
Naiz
Wifia lapurtzen ote die Urkullu lehendakariak bizilagunei?
Beñat Iturbe 'millennial'a kalera irten da, eta herritarrei galdetu die ea lehendakaria bizilagun adeitsua den. Trufa eta adarjotzeak ez dira falta bideoan.