Duena eta Duela
Askotan entzuten da: "zein Arantxa? Ile zuria duena ala ile zuria duela?"
"Duela" eta "duena" nahasteko arrazoia gaztelaniako "que" izan ohi da. Azter dezagun bereizketa.
Batzuetan, "zein" galderari erantzuten diote; adibidez, "ile zuria duen Arantxa", edo "Arantxa, ile zuria duena" kasuan.
Eta, beste batzuetan, berriz, "zer" galderari erantzun beharko liokete; alegia, "zer esan dugu Arantxaz?" Ile zuria duela.
- Beraz, "Arantxa la del pelo blanco, la que tiene el pelo blanco" esaldiak sortzen die nahastea bati baino gehiagori. Beraz, "ile zuria duena" esan behar horrelakoetan, eta hori bezalaxe...
"Izeba bat daukat Legazpikoa dena", eta ez "Legazpikoa dela".
Edo "badaukat alkandora bat oso polita", hau da, "oso polita dena", eta ez "oso polita dela".
Edo, azkenik, "gure amak, hiriaren erdian bizi denak, horixe esaten du", eta ez, inolaz ere ez, "gure amak, hiriaren erdian bizi dela, horixe esaten du".
+ "Arantxa, ile zuria duena, etorri da"
-* "Arantxa, ile zuria duela, etorri da"
Pasartea
Manu, sarritan pentsatzen al duzu heriotzan?
–Guk beti pentsatu izan dugu horretan. Heriotza oso presente izan dugu euskaldunok. Hildakoak ondo gogoan izan ditugu beti. Ba al dakizu zer dioen Rodney Gallop idazleak?
–Bota
–Euskal arkitekturan ez dela ia apaindurarik erabili izan. Eta zer da dekoratzen dugun gauza bakarra?
–Zuk esango didazu.
–Ateak. Etxeetako ateek badituzte halako detaile txiki batzuk. Eta baita hilobiek ere. Hain zuzen ere, biak direlako atariak. Batek bizitzara eramaten gaitu eta besteak heriotzara.
Elkarrekin esnatzeko ordua
Kirmen Uribe
EUSKARAZKO LAU BLOGIK ONENAK
Hauek dira “Blogetan! Euskal blogariak lehian” 2. edizioko blog irabazleak!
Castillo Suarezen bloga Berria egunkariaren sarean. Blog honetan Castillo Suarezek hainbat idazleren (gehienak emakumeak) testu hautatuak jartzen ditu.
Talaios Kooperatibaren proiektua da eta eztabaida eta hausnarketa egiteko plataforma da.
Bideo jokoak gustuko duen erabiltzaile talde batetik komunitate bat sortu da. Web guneko atal bat bloga da, bideo jokoen inguruan sortzen diren albiste eta berrikuntzak zabaltzeko.
Xabier Martinen bloga da. Euskaraz sortzen diren baliabide teknologikoen berri ematen du, baliabide teknologikoak euskaraz izateko aldarrikapen kanpainak martxan jartzen ditu.