Bizkaiko zenbait tokitan erabiltzen duten egitura bat ikusiko dugu, tradizio handikoa:
Galdetzen du ea* etorriko bazara
Beste euskaldunei bitixi samarra egiten zaie, eta horrela erabiliko dute: Galdetzen du ea etorriko zaren.
Beste egitura bat:
Ez duzu zertan etorri beharrik (ez da egokia)
Ez duzu zertan etorri Ez duzu etorri beharrik
ARIKETA OROKORRAK:
ARTIKULUA
Janne Teller idazle danimarkarrak, “Gerra” izeneko liburuan, ariketa gogor bat proposatzen du: “imajina ezazu bizi zaren hiria, bizitzaren zati handi batean bizileku izan duzuna, hondakin bihurturik. Eraitsitako eraikinak, erretako autoak. Zure lagunik onenetako batzuk leherkari baten eztandak hil ditu entrenatzen ari ziren kiroldegian. Zure sendiaren zati bat desagertu egin da, eta geratzen zaretenak zenbaki bihurtu zarete. Izuak jota bizi zarete goiz, arratsalde eta gau. Gerran zaudete. Dena utzi eta beste herrialde batera ihes egin behar duzu. Inoiz egin nahi izango ez zenukeen bidaia. Errefuxiatua zara.” Enpatia ariketa soila da, Idomeinin pilatuta dauden iheslarien larruan sartzeko ahalegina. Horixe eskatuko nieke gaur indarrean jarri den ituna sinatu duten agintariei: zuk nora egingo zenuke ihes?
Xabier Euzkitze