-14 urte DITUT ala 14 urte DUT?
Zenbatzaile zehaztuekin, aditza pluralean emango dugu:
14 urte ditut * 14 urte dut
30 xipiroi harrapatu genituen * 30 txipiroi harrapatu genuen
-Orduak esatean gaizki erabiltzen ditugunak, hauek dira, besteak beste:
*Hiruak dira Hirurak dira
*Lauak dira Laurak dira (Beste zenbaki guztiekin r gabe: zortziak, zazpiak)
-t´erdi esapidea ez da egokia:
*zortzi t´erdiak dira zortzi eta erdiak dira
-Zifrak ematean:
Lau digitu erabili.
Deklinatzen direnean:
- orduei plurala: 15:00etan (ordu osoak direnean).
- minutuei singularra: 15:03an, 15:15ean, 15:30ean (baita laurdenak eta erdiak direnean ere; minutuei begiratzen diegu).
Euskaltzaindiaren arauak errepasatzeko ariketa orokorrak, HEMEN
Iritzia
Igandean Euskararen Nazioarteko eguna da. Txoko honetan egunero da euskararen eguna, eta gaur ere saiatuko gara euskaraz bizitzen.
Euskararen erabilerarekin kritiko agertzen zaigu Arantza San Sebastian. Egun aproposa da horretaz gogoeta egiteko.
Zenbat maite dugun euskara!
Zein polita den gure herria, zein ederrak baso eta zelaiak, zein goxoa gure hizkuntza, biraorik gabea, zenbait maite dugun euskara, hain zaharra. Horregatik blogaren izena, seme-alabena bezala, euskaraz jarri dugu, “Hitzez”, “Hautatzen” eta abarrekin oso pozik eta lasai geratu gara. Gure etxe asko ere holakoak dira, “Gure Nahia”, “Ene Gogoa”, “Gure Kabia”, “Ene Txokoa”…
Atea zeharkatu, eta Madrilen egongo bazina bezala, aizu!
http://www.azkuefundazioarenegunkaria.eus/zer-da-euskaraldia/