EGAn egiten diren akats ohikoenak
ADITZA
Komunztadura
*Erosketak egiten duena amona da…… Erosketak egiten dituena amona da
*Ez daude libururik….. Ez dago libururik
*Jende askok uste dute…. Jende askok uste du
*Gozoki batzuk eman dit… Gozoki batzuk eman dizkit
Aspektua: geroaldia
*Hasten gara?... Hasiko gara?
*Geroago azaltzen dizuet… Geroago azalduko dizuet
*Ziur bihar jakiten dugula… Ziur bihar jakingo dugula
Hainbat aditzen erregimena
*Zuengana eramaten digu… Zuengana eramaten gaitu
*Afaltzera gonbidatu zidan… Afaltzera gonbidatu ninduen
*Atzo kalean ikusi nizun… Atzo kalean ikusi zintudan
*Asko kostatzen du… Asko kostatzen da / Asko balio du
*Loditu/argaldu egin dut… Loditu/argaldu egin naiz
*Maite ziren / Maitatzen ziren… Elkar maite zuten
*Hori gustatzen nau… Hori gustatzen zait
*Etxebizitzek asko garestitu dute… Etxebizitzak asko garestitu dira
Artikulua
Deiturak
Gaztelaniaz emititzen duen telebista kate bati begira zegoela, kirol arloko berri batek piztu zion arreta emakume aspertuari, karruselean pasatu ziren lerroburuen artean irakurri zuenean. Hitzez hitz zioenez, Serenak seko zapuztu omen zizkion ametsak Garbiñeri. Emakumea galdezka hasi zitzaion gizonari, parrastadan:
«Ui, baina zergatik deitzen diete Serena eta Garbiñe? Ez ote da konfiantza handiegia bi profesional halaxe aipatzea? Lagunarteko hizkera da? Guay da? Galtzailea etxekoa izateak eman die aitzakia? Kirolean ez beste ere gertatzen al da? Merkel andreari egin al diote tankerakorik, espainol baten alboan jarrita? A zer parea Mariano eta Angela? Ala notizia motzean eman behar izateagatik kendu dizkiete deiturak? Hala bada, ez ote zen egokiago ponte-izenen ordez Williams eta Muguruza esatea? Inoiz jarri ote dute titularrean Novakek egundoko egurra eman dio Rogerri? Zergatik aipatzen dituzte Djokovic eta Federer beti abizenez?»...
Gizonak, gainerako notiziak entzuten uzten ez ziolako estu, pausa aurreko azken galderari heldu zion, andreak bezala, ahotik aterako zitzaionari neurririk hartu gabe, eta ondotik zer-nolako trumoi ekaitza eroriko zitzaion imajinatu ere egiten ez zuela:
— Djokovic eta Federer munduko hoberenak direlako?
Garbiñe Ubeda
Berria
Euskararen transmisioa gurasoengandik seme-alabengana