«gaurko egunarekin»
«gaurko egunarekin»
Euskara hobetzen
Gaurko datarekin, gaur
Egoki erabilia izan daiteke euskaraz «gaurko egunarekin», honelakoetan: «Gaurko egunarekin jaio zen, duela 71 urte, Aretha Franklin». Baina hemen daukagun *«gaurko datarekin» hau ez da gauza bera:
Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2014-01-13
Gaztelaniazko formulak ez gaitu behartzen euskaraz halaxe kalkatzera. «2013ko abenduaren 27an» esatea dugu egokiena.
http://komunitatea.elhuyar.org/mindegi/2014/01/17/gaurko-datarekin-gaur/
Artikulua
Espiritualismorantz
(…) Luzea da historian zehar elizak gaizki egindakoen zerrenda, nekez kabituko litzateke zutabetxo batean. Ongi eginak ere asko dira, elizak baino gehiago, eliza inguruko jendeak. Ukaezina da. Erakunde bezala ulertutako elizak, gauza onak baino gehiago, gauzak ongi egin dituela esango nuke; bere mesedetarako, bistan da. Eta ongien egin duen gauza heriotzaren kezka bereganatzea izan da, bizitzari buruzko galdera erantzun ezinei erantzun bat ematea. Zeru bat margotu du, sartzeko giltzak apezen patrikan daudela erakusten duen bitartean.
Jendeari eman dio zertan sinetsia, heriotzaren aurreko beldurrak nola apaldua.(…)
Julio Soto
Osorik irakurtzeko, hemen