BATA eta BESTEA
BAT bakarrik agertzen denean, mugatuan (BATA, BATAK, BATARI…) deklinatuko dugu.
BATAK ez dauka gogorik eta BESTEAK ezin du.
BATEK ez dauka gogorik eta BESTEAK ezin du (okerra)
Lagun BATEK ez du nahi eta BESTEAK ezin du.
Lagun BATAK ez du nahi eta BESTEAK ezin du (okerra)
BATA ona da, baina BESTEA oso txarra.
BAT ona da, baina BESTEA oso txarra (okerra)
Liburu BAT ona da, baina BESTEA oso txarra.
BATAri gustatu zaio, baina BESTEARI batere ez.
BATI gustatu zaio, baina BESTEARI batere ez (okerra)
Lagun BATI gustatu zaio, baina BESTEARI batere ez.
BATAREKIN oso gustura egon da; BESTEAREKIN, ordea, ez da ondo moldatu.
BATEKIN oso gustura egon da; BESTEAREKIN, ordea, ez da ondo moldatu (okerra)
Lagun BATEKIN oso gustura egon da; BESTEAREKIN, ordea, ez da ondo moldatu.
Euskal Gramatika Osoa
ARIKETAK:
http://euskaljakintza.com/ariketak/arauak/bata_bestea.htm
http://euskaljakintza.com/ariketak/arauak/batzuk.htm
Pasartea
Neska edo mutila
Liburutegiko txiki txokoan geunden nire zortzi hilabeteko alaba eta biok, bera lurrean nolabait mugitzen eta ni aldizkariak ikusten.
Bat-batean, hor zebilen ume batek guregana hurbildu eta galdetu zidan: "Zergatik dauka jantzita pijama?". Eta nik aitortu nion goizean ez niola kendu pijama eta horregatik jarraitzen zuela pijamaz. Erantzuna oraindik airean zegoela berak beste galdera bat bota zidan: "Nola dauka izena?". Eta esan nion: "Neskatila honek Alba dauka izena", eta berak: "Baina mutila da!". Nik orduan: "Ez, neska da". "Pero va de chico", esan zidan gazteleraz. Galdetu nion zergatik, baina ez zuen erantzun; horren ordez, beste milaka galdera egin zizkidan. Albak belarritakorik ez daukalako? Edo pijama zuria eta marroia duelako? Ni horretaz pentsatzen geratu nintzen.
Harritu ninduen 3 urteko ume batek hain argi izateak neskek edo mutilek nolakoak izan behar duten. Gero gogoratu nintzen nire semea 4 urterekin hasi zela esaten arrosa kolorea neskena zela. Zein azkar ikasten diren estereotipoak. Txikitatik goaz gure kaiola eraikitzen gure familiakoen eta ingurukoen laguntzaz. Hormak garden-gardenak dira, baina sendo-sendoak.
Paloma Martínez
Goienkaria
Dorothy Counts (1942an jaioa) Harry Harding institutuan onartutako lehenetariko afroamerikarra izan zen. Afroamerikarren eskubide zibilen aldeko mugimenduan, bere gogoaren aurka, sinbolikoki mugarri bihurtu zen. 1957ko irailean institutura zihoan lehen ikasle beltza izan zen
Irudian agertzen direnak gatibu alemaniarrak dira. Argazkiko batzuk, beharbada, nazi amorratuak dira, eta beste batzuei tokatu egin zitzaien armak hartu eta frontera joatea. Argazkiko gizon horiek areto batean daude, pantaila handi baten aurrean, eta pantaila horretan proiektatzen ari direna sarraski eremuetako irudiak dira. Askok, edo batzuk, ez zuten seguraski ideiarik ere izango halakorik bazenik; ene irudimenean, aurpegia eskuekin estaltzen dutenak dira. Izua, edo bestela damua, damu gordinena; beste batzuek, ordea, lasai dirudite.
https://zuzeu.eus/mundua/bi-argazki-eder-iii/