Be bai juan bihar dot nik ➜ Nik be juan bihar dot (2)
. Perpausaren aditza ezkutuan dagoenean, bai edo ez gehitu beharra dago. Esaterako:
*Marta badoia, eta ni BE. (banoa).→ Marta badoia eta ni BE bai.
*Zu ez bazoiaz, ni BE. (ez noa).→ Zu ez bazoiaz, eta ni BE ez.
BAI partikulak aditz-sintagma ordezkatzen du; beraz, aditz-sintagma eta BAI partikula batera erabiltzea ez da zuzena. Adibidez:
*Nik BE bai ikusi dot. → Nik BE ikusi dot.
Nik BE bai.
. Bigarren perpausaren osagai guztiak ezabatuta daudenean baita/ezta formak erabili ohi dira, BEBAI/BEZTA formen ordez.
• Josu etorriko da, eta zu? –*BEBAI → Baitta.
• Miren be ez da etorriko? –*BEZTA. → Ezta.
. BE-ren atzean aditz sintetiko bat (daki, dator, dut…) baldin badator, aditza ba- aurrizkiarekin joan ohi da:
*Andoni BE dator. Andoni BE badator.
Bukatzeko, ez dugu ahaztu behar gaztelaniaz también hurrenkera eta sekuentzietan erabiltzen dela. Kasu horietan euskaraz GAINERA eta BESTALDE juntagailuak erabil ditzakegu.
Horiek aurretik zehaztutakoari zerbait gehitzen diote:
• *Eta, BEBAI, hainbat sari irabazi dittu. • Eta, GAINERA, hainbat sari irabazi ditu.
• Eta, hainbat sari BE irabazi ditu.
• Egia da, BEBAI , azterketa oso zaila zela.
• Egia da, BESTALDE, azterketa oso zaila zela.
• Egia da azterketa BE oso zaila izan zela.
PASARTEA
Bertak bere amari idazten diona…
“Sei urte nituenean desio izan nuen estreinakoz zure heriotza. Mikel jaio zen egunean. Ospitalean bero zegoen eta ez nuen soportatzen zuren eskuen izerdia. Irekita aurkitu nuen lehenengo gelan sartu nintzen. Emakume bat zegoen lo, esku bat bularrean pausatua eta bestea lurrerantz eroria. Gerturatu eta eskua altxatu nion, besteari lotuta jartzeko. Une horretan irribarre egin zidan. Begiak ireki gabe. Hildakoek ez baitituzte begiak irekitzen. Eta emakume hura hilda zegoen. Horregatik desio izan nuen zure heriotza. Pentsatu nuelako, agian, hiltzen zinenean irribarre egingo zenidala.”
Jasone Osoro
12etan Bermuta
SOINU ASMATZAILEA
Galdetu diozu inoiz zeure buruari eguneroko keinu txikien soinuak zenbaterainoko garrantzia duen gure bizitzan?
Horixe islatzen saiatu da, modu ezin originalagoan, hemen ikusi ahal duzuen film laburrean Oliver Holms zinemagile gaztea. “The Foley Artist” du izenburua. (“Foley”, ingelesez, filmetako soinu teknikaria izendatzeko erabiltzen da) Londoneko film laburren zinemaldian erakutsiko dute 2016an, baina hemen primizia gisa duzue, ZU ZEU blogetik hartua.