KALKO OKERRAK (1) : teoria eta adibideak
Hitz askok ordain bakarra eta parez parekoa dute hizkuntza batetik bestera. Beste batzuek, ordea, adiera bat baino gehiago dituzte. Hizkuntza batean adiera guztiak hitz batek hartzen dituen arren, bestean hitz bat baino gehiago erabili behar ditugu adiera guztiak azaltzeko. Adibide batzuk ikusiko ditugu:
*Argi berdea eman
*Urriaren 30ean, Udalbatzak argi berdea eman zion Artiumekin sinatutako hitzarmenari.
Urriaren 30ean, Udalbatzak baiezkoa eman zion Artiumekin sinatutako hitzarmenari.
*Asumitu
Zor hori ez du asumituko Diputazioak.
Zor hori ez du kitatuko / ordainduko / bere gain hartuko Diputazioak.
*Balorazioa
*Mexikon luze mintzatu zen alkatea; hemen, berriz, ez zuen baloraziorik egin.
Mexikon luze mintzatu zen alkatea; hemen, berriz, ez zuen iritzirik agertu / azaldu / eman.
*Burutu
*Heldu den astean beste bilera bat burutuko dugu 2009ko egutegia zehazteko.
Heldu den astean berriz bilduko gara / beste bilera bat egingo dugu 2009ko egutegia zehazteko.
*Egoera errepasatu
*Errepasa dezagun berriz ere egoera ea konponbiderik aurkitzen dugun.
Azter dezagun berriz ere egoera ea konponbiderik aurkitzen dugun.
*Gertutik jarraitu
*Europak oso gertutik jarraitu ditu EAEko ingurumenari buruzko proiektuak.
Europak adi-adi begiratu ditu EAEko ingurumenari buruzko proiektuak.
Trebakuntzarako ariketa liburua; Iñaki Varona eta Karmele Oria
“ALABARI”
Hona hemen Kirmen Uriberen poema musikatu ederra, aita batek alabari uzten dion testamentu afektiboa jasotzen duena.
Ez utzi inori zure gainetik egoten,
are gutxiago gizonezkoa bada.
Eutsi beti zure duintasunari.
Ez ahaztu lana izatea dela pertsona duin egiten duena.
Izan zure ogibidea inoren mende ez izateko.
Ez zaitez fida botereaz, erabiliko zaitu.
Zaude gutxi daukatenen alboan.
Izan inozoa, ametsik xaloenek aldatu dute mundua.
Dena den, kontuan izan ideiarik ederrenak ez duela zentzurik
pertsona bakar bat zapalduz gauzatzen bada.
Utzi bizitzen, bakoitzak bere usteak eta bizipenak ditu,
errespeta itzazu nahiz eta zure kontrakoak irudi.
Lagundu behar duenari, zabaldu etxea arrotzari,
inolako zalantzarik gabe.
Errespeta sinesgabeak eta sinestunak eta beraien fedea.
Zaindu zure hizkuntza.
Pentsa ez dela gurea soilik,
mundu osoaren altxorra baino.
Mundua egiten du eder euskarak.
Sekula ez sinets ez dagoela zer eginik,
ia beti dago aterabideren bat.
Eta ez balego, onar ezazu.
Galduz ere irabazten da.
Onartu bizitza eta halaber heriotza.
Heriotzaz jabetzea baita dugun egitekorik zailena.
Plazer eta zoriontasunari sekula ez ateak itxi.
Maita beti pertsona, generoa kontuan izan gabe.
Azala beti hazten baita eder, gizon ala emakume izan
Bete zure apetak, baita horretan ere.
Hori bai, nahi ez baduzu, esazu ezetz.
Injustiziari esan ezetz,
eskubideen zapalketari,
bazterketari ezetz.
Gura eta ahal baduzu, izan ama,
umeek erakutsiko dizute umila izaten.
Eta ez bazenu, bizi bizitza bere osotasunean.
Maita oihanak eta maita hiriak.
Egon zabalik kitzika guztiei, ez izan aurreiritzirik.
Beldur bazara, onartu beldurra.
Triste bazaude, egon triste.
Ez dugu zertan une oro zoriontsu eta ausart izan behar.
Entzun ondoan duzunari eta jakintsua izango zara.
Entzun gazteei, entzun adinekoei.
Zaren bezala agertu.
Esan pentsatzen duzuna, nahiz eta hurkoa mindu.
Ikasi akatsetatik.
Ez izan beldur gauzak oker egiteko.
Dena ondo egiten duena harroa eta itsua baita.
Bilatu egunen joanaren edertasuna. Sakonki bizi, baina ez azkar.
Jakin denbora geratzen, gauzarik txikerrenetan arreta jartzen.
Egin zure bidea, zu zara erdigunea.
Saia ametsak betetzen eta ez utzi inori amets horiek zapuzten.
Eta azkenik, ez egin kasu aholkuei.
Ezta neureei ere.
Pasartea
Nafarroako Izarbeibar eta Mañeruibarko zaharren hitzak ehizatzen aritu da Fernando Perez de Laborda filologoa. Ibar horietako euskara XX. mendean guztiz galdu bazen ere, euskarak bizirik jarraitzen du zahar horien erdal eleetan.
«Hablo torcido» diote gazteleraz zaharrek, oker hitz egiten dutela, alegia. Kalko gehiago daude?
Asko daude. En sitios está, lekutan dago; eran de venir, etortzekoak ziren; se caso a Obanos, Obanosera ezkondu zen; antes más, lehenago; cosido de gente, jendez josita; ha cogido sueño, loak hartu du; mañana en ocho, gaur zortzi... Euskarazko sintaxia da, eta horregatik haiek pentsatzen dute gaizki esaten dutela. Baina kalko semantikoak oso normalak dira. Beste hizkuntzetan ere gertatzen dira.
Artikulu osoa, HEMEN