Nork ez du inoiz erabili esaldi hau?
Erabilera okerra da!
Hauxe da horren inguruan Euskaltzaindiak erabakitakoa:
AURREALDE
Bi era desberdin hauetan idatz daitezke forma hauek:
Aurrealde edo aurreko alde,
Atzealde edo atzeko alde,
Goialde edo goiko alde, barnealde edo barneko alde, e.a.
Ez idatzi, ordea,* aurrekalde, *atzekalde, *goikalde, *barnekalde, e.a.
Honek ez du esan nahi horretarako tradizio mintzatua dagoenean aurrekoalde, atzeko alde formak aurrekalde eta atzekalde ebakitzea gaitzesten denik. Hots, hitz egiterakoan, aurrekalde edo atzekalde erabil daitezke.
Araua osorik.
Artikulua
Pospolo kaxa
Laura Esquivelek, Como agua para chocolate nobelan, biziki gomendatzen digu barnera begiratzea. Haren esanetan, pertsona bakoitzak pospolo kaxa bat dauka bere baitan, eta pospolo horiek piztuko badira, nork bere pizgarriak bilatu behar ditu: konpainia atsegin bat, afari goxo bat, laztan bat, fantasia bat, poema bat… Baina pospolo horiek noiz edo noiz piztu ezean, kaxa umeldu egingo zaigu eta ezin, bada, pospoloak berriro piztu, ezin arima janaritu.
Bilatu dezagun gure poxpolo kaxa…egoera honetan ere bai.