BATen eta BATZUKen deklinabidea
Leku-denborazko kasuei dagokienez, forma hauek erabaki ditu Euskaltzaindiak euskara baturako (kontuan izan bata, batak eta halakoak beste hitzaren agerraldi mugatu baten eraginpean bakarrik erabiltzeko direla):
Forma hauek erabaki ditu Euskaltzaindiak BATZUKen deklinabideari dagokionez:
batzuk
batzuek
batzuei
batzuen (batzuengan, batzuengana, batzuengandik, batzuen baitan, etab.)
batzuekin
batzuez
batzuentzat
batzuetan
batzuetako
batzuetara
batzuetatik (batzuetarik)
Eskari-orria eta curriculuma gutunazal *batetan sartuko ditu ikasleak.
Eskari-orria eta curriculuma gutunazal batean sartuko ditu ikasleak.
Auto *batetatik irten ziren erasotzaileak.
Auto batetik irten ziren erasotzaileak.
Adibide gehiago HEMEN
PASARTEA
Besteen etxeen beldur nintzen. Eskolatik atera eta gero, batzuetan lagunen batek konbentzitu ahal ninduen bere etxera edo apartamentura joateko, etxeko-lanak elkarrekin egitera. Jendea bizi zen modua, beste jendea, "ni" ez ziren horiek, shock bat zen niretzat. Ez nekien nola erantzun. Egoeraren intimitate itsaskorra, sukaldeko zikinkeria, zartaginen kirtenak arraskan agerian...Ikusnahia, jostagarria, axolagabea, besteak baino hobea izan nahi al nuen? Behin, justu komunetik igarotzen ari nintzela, emakume baten galtzerdi bat zegoen toallen apalean; pilula flaskoak leiho ertzean, batzuk irekita, besteak iraulita; haur baten txinala bainuontzian. Handik korrika aldendu eta ezkutatzeko gogoa eman zidan, neurri batean kontu haiekin zorrotzegia nintzelako. Gela bat oheak egin gabe, norbaiten galtzerdia lurrean botata, emakume zaharra lotarako arropa jantzita eta oinutsik, bizitza oso bat ohe ondoko aulkian bilduta, marko okertu bat eta aurpegi bat marmarrean. Nor ote zen jende hura, minuturo eta urtero elkarrekin zegoena? Etxera joan eta bertan geratzeko gogoa pizten zitzaidan.
SKHVISI SAKHLI / HOUSE OF OTHERS (BESTEEN ETXEA)
RUSUDAN GLURJIDZE
Lehiaketatik kanpo
Georgia, 90eko hamarkada. Bi familia onik atera dira, gorputzez behintzat, Abjaziako autonomian izandako gerra labur baina suntsitzailetik. Irabazi duen aldeko kide direnez, galtzaileek bertan behera utzi dituzten etxeak egokituko zaizkie. Hala ere, ez dira gauza izango bizitza berri baketsu bat eraikitzeko.