URTE hitzaren erabilera
A. «Bost urteko haurra» (bost *urtetako) [Euskaltzaindiaren 34. araua].
«Bost urteko epea du proiektua bukatzeko».
«Bost urteko ardoa da hau» (bost *urtetako).
Besterik dira «Bost urtetako ardoak ditut sotoan» (2008, 2009…) eta «Azken bost urteetako ardoak onak dira».
B. «Hiru urtean bizi izan nintzen Parisen» [Euskaltzaindiaren 110. arauak hobetsia, «hiru urtetan» formaren aldean, denbora jarraitua adierazteko. Epe jarraitua ez den kasuetan, «hiru urtetan» erabili behar da; esate baterako, «Hiru urtetan izan naiz herriko jaietan»].
C. Maiztasuna adierazteko, «urtero»… baina inola ere ez «*bi urtero» modukorik; bai, jakina, «bi urtean behin», «bi urterik behin», «bi urtetik behin», «bi urtez behin», «bi urtetik bi urtera»[Euskaltzaindiaren 110. araua].
D. «Urtetan ez dut ikusi!». Gehienen ustez, esapide horretan mugagabean deklinatua doa urte hitza, eta forma hori dagokio beraz, nahiz hizkeraren batean «urtietan» esateak batzuei pentsarazi dien «urteetan» plurala dagoela hor.
http://komunitatea.elhuyar.eus/mindegi/2016/01/15/urte/
Artikulua
Bio-grafiak
Gasteizera etorria zela-eta bildu ginen, aspaldiko partez, Antton eta biok. Bazkaldu bitartean, azken urteotako gorabeherei errepasoa eman genien. Hamabost minututan, nire bizitzako zazpi urte azaltzeko astia izan nuen. Horretaz ohartu nintzen gau hartan etxean. Twitterraren edo whatshapparen eragina izango ote zenaren beldurrez, goizekoaz hausnarketan aritu nintzen. Lagunari emandako xehetasun den denak eta gehienez jota ahaztu nituen bizpahiru gertakariak kontuan hartuta, denetara eta aitzakiarik gabe, hogei minutu behar nituen azken urteotako bizipen garrantzitsuenak, neure mugarriak bilakatu diren horiek, aipatzeko. Txundituta geratu nintzen.
(…) Heriotzaren mugan astia izango banu, zenbat denbora beharko nuke neure bizitzaren narrazioa egiteko? Lelo horrekin korapilatuta lokartu nintzen gau hartan.
Osorik, hemen
Itziar Rekalde